|
40 URTE EUSKAL KULTURGINTZAN
Elkar taldearen historia laburra
Lehen pausuak 70eko hamarkadan egin ziren
IPARRALDEA
1972
- Elkar argitaletxea sortu dute euskal kulturaren inguruko zenbait euskaltzalek, 20 guztira, denak Iparraldekoak, euskal liburu eta diskoen ekoizpena eta zabalkundea bultzatzea dute helburu. Euskaltzale horien artean zenbait kantari, idazle eta herritar ezagun dago.
- Elkar diskoetxea sortu da Goiztiri argitaldariko disko-produkzioa erosita. Horrela gelditu da eratua E.L.K.A.R., hau da, Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria.
1974
- 40ko sortzaile-bazkide taldea sortu da. Hastapeneko Ipar Euskal Herriko 20 bazkideei Hegoaldeko beste 20 elkartu zaizkie.
- Zabal ireki da, liburu denda eta banaketa-zerbitzu gisa.
HEGOALDEA
1976
- Bilintx liburu denda sortu dute Jaka anaiek, Donostiako Parte Zaharrean. Aurrez, 60ko hamarkadaren azken urtetan Jakatarren eskutik eman dira lehen urratsak banaketan eta zuzeneko salmentan. Benetako hutsunea betetzera dator Bilintx, bai euskal gaietan, bai politika eta ekonomiazkoetan, eta baita ere aldizkari eta ikastoletako materialen zerbitzuan.
- Zabaltzen banaketa-zerbitzua martxan jarri da. Behar-beharrezkotzat jo zen euskal produktuak klandestinitate-girotik eta marginalismotik ateratzea, eta Euskal Herri osoko liburu dendetara eta ikastetxeetara liburuak eta diskoak normaltasun osoz zerbitzatzea.
1977
- Elkar argitaletxea martxan jarri da. Izan ere, ikastolaren munduak liburuen premia bizia zuen eta eskaintza aldiz, nahikoa murritza zen, batez ere haurrentzako liburuetan. Kanpotik hornitzen zen irakurlegoari etxetik eman behar zitzaion erantzuna. Haur, gazte eta helduentzako era guztietako liburu eta ipuinak argitaratu dira: ipuin herritarrak, europear klasikoak eta itzulpenak, komiki bildumak, dibulgaziozkoak, etab. Erdal literaturako haur libururik erakargarri eta atseginenak euskaraz argitaratzeko asmoz koedizio bideari ere ekin dio.
1978
- Zabaltzen banatzailea martxan jarri da Bilbon.
80ko hamarkadak markatu du hazkundea
1982
- Zabaltzen banatzailea martxan jarri da Iruñean.
1983
- Elkar diskoetxeak estudio propioak muntatu ditu Lasarten.
- Elkar argitaletxeak, irakaskuntzaren premia larriak ikusita, buru belarri heldu dio ikasmaterialgintzari. Ordutik hona, maila guztietarako testuliburuak prestatuz joan da. Asmo hau burutu ahal izateko euskal kultur eta irakaskuntza munduko zenbait erakunderekin elkarlanean jokatu du, UZEI (1980), Elhuyar (1983), GILE (Irakasleen Elkartea) (1983) eta GIE (Gipuzkoako Ikastolen Elkartea) (1989) elkarteekin batez ere.
1984
- Oihuka diskoetxeak eman dio hasiera bere jardunari.
1985
- Xalbador liburu denda sortu da Euskal Herriko hiriburu zaharrean, Iruñean hain zuzen ere.
1986
- Etxepare-Bilintx liburu denda zabaldu da Bergaran.
1988
- Ramos liburu denda erosi eta irekita mantendu da Donostian.
1989
- Bilintx liburu denda ireki da Tolosan.
- Bertso-Hop Bilintx liburu denda ireki da Irunen.
- Emankor S.A. sortu da, hamarkada honetan enpresa guztien ondasun higiezinaren jabetza izatea helburu duen enpresa.
90eko hamarkada jauzi kualitatiboen hamarkada
1990
- Urretxindorra liburu denda ireki da Bilbon.
- Ttarttalo argitaletxea 1983an sortu bazen ere, erosi eta indarberriturik atera da.
1991
- Xalem liburu denda sortu eta martxan jarri da Iruñean.
1992
- Zabaltzen banatzaileak Igaran egoitza berria ireki du. Etxe berri honetan zentralizatuko dira:
- Elkar argitaletxea eta diskoetxea
- Zabaltzen banaketa enpresa
- Cash-zerbitzua
- Euskal Kulturgintzako Zuzendaritza Orokorra.
- Elkar diskoetxeak estudioa jarri du, produkzio propiorako eta euskal taldeei azpiegitura eskaintzeko.
- Herriak liburu dendaren segida hartu da Bilbon.
1994
- Bilintx megadenda bihurtu da.
1995
- Arriaga Informatika-Ofimatika denda ireki da Gasteizen.
- Sua argitaletxea 1988an sortu bazen ere, erosi eta segida eman zaio.
- Urretxindorra megadenda bihurtu da.
- Xalbador megadenda bihurtu da.
1996
- Joseba Jaka, Elkar Taldeko enpresen sortzaile eta langileak bizia galdu du istripu batean.
- Doinua musika banatzaileak bertatik eskaini ditu bere zerbitzuak.
- Elkar Fundazioa eratu da. Hamarkada honetako, eta 25 urteotako historia osoko urratsik garrantzikoena, Elkar Fundazioarena da, agian. Fundazioak ez ditu gure ondasunetako batzuk bakarrik bildu eta kulturara isurtzen. Askoz gehiago egiteko jaio da Fundazioa. Fundazio honek enpresen ondasun guztiak bere baitan bilduz gure kulturgintzaren helburuak eta bideak markatuko ditu. Horrela, sortzaile eta fundatzaileen jatorrizko filosofia eta jokamoldea behin betirako babestuta eta bermatuta geratu da.
- Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluaren sorreran parte hartu du Elkar Fundazioak Euskal Herriko hainbat eragilerekin batera eta Zuzendaritza Nagusiko kide da.
1997
- Uholdeak izan dira Donostian eta kalte handiak eragin dituzte egoitza nagusian.
- Jean-Louis Maitia elkarkidea eta Elkar-eko langilea hil da.
- Buruntzape sortu du Elkar Fundazioak Egunkaria eta Graficas Lizarrarekin batera. Euskal kulturaren bilgune izan nahi duen Martin Ugalde Kultur Parkea eraikitzea dute helburu.
1999
- Mattin liburu denda berria ireki da Baionan.
- Arriaga paperdenda eta megadenda sortu dira Gasteizen.
- ACL (Madril), MCL, BCN Books (Bartzelona) eta Eurollibres (Valentzia) martxan jarri dira azken aldi honetan. Sare komertzialaren inplantazio honen helburua Euskal Herrian eta kanpoan zerbitzu integrala hobeagoa eskaintzea da, erosketa-gune gisa indar handiagoz jokatzea bilatuz alde batetik, eta bestetik, hemengo produktuei kanpoan zabalkundea emanez.
XXI. mendearen hasieran enpresa-taldea sendotuz
2000
- Mattin megadenda inauguratu da Baionan
- Elkarlanean argitaletxea eta banaketa abian jarri dira Baionan.
- Arriaga Campus liburu denda ireki da, Euskal herriko Unibertsitatean, Gasteizen.
- Plazagunea enpresa abian jarri du Elkar Fundazioak Egunkariarekin batera, zerbitzu informatikoak eskaintzea dute helburu.
- Euskal Gaiak Abarka enpresa sortu da eskaintza bereziak eta azokak antolatzeko.
2001
- Fundazioa osatzen duten enpresa-taldearen irudi korporatiboa berritzeari ekin zaio.
- Garzon epaileak, udaberrian zabaltzenen aurkako operazioa zabaldu du eta udazken aldera diligentziak itxi ditu.
- Boza Ediziogunea sortu da Euskal Herrian sortzaileen egile eskubideak defendatzeko eta kudeatzeko.
2002
- Martin Ugalde Kultur Parkearen obrak amaitu eta inauguratu egin da.
- Leitzaran Grafikak sortu du Elkar Fundazioak Graficas Lizarrarekin batera, bere jarduera nagusia liburu, aldizkari, publizitate liburuxken diseinua, inprimaketa eta enkuadernaketa izanik.
2003
- Otsailaren 20an, Fundazioko patronatukidea den Joan Mari Torrealdai, beste euskaltzaleekin batera atxilotu dute Egunkariaren inguruan Del Olmo epaileak zabaldutako operazioaren ondoren.
- Urriaren 16an, Elkar-eko Mikel Arrizabalaga, Xabier Legarra eta Joxemari Sors beste 5 kideekin batera, atxilotu dituzte Juan del Olmo epailearen aginduz.
2005
- Irudi korporatiboaren aldaketa egin da eta "elkar" izena hartuko dute bai Fundazioak, bai banaketa zerbitzuek, bai Euskal Herriko liburu denda guztiek.
- elkar Zazpikale liburu denda berria ireki da Bilbon.
2006
- elkar Arrasaten liburu denda berria ireki da
- elkar Bergara kaleko liburu denda berritu egin da.
- Hamaika Telebista Hedatzeko Taldea enpresaren sorreran parte hartu du Elkar Fundazioak beste zenbait enpresekin batera (Euskaltel, Berria, Gara, Noticias-Deia eta Bainet-Asegarce) eta helburu argi batekin: Euskarazko Telebista berri baterako oinarriak jartzea.
2007
- elkar Fermin Calbeton liburu dendak (Bilintx zenak) 30 urte bete eta erabat berritu da eta bertan kultur ekitaldiak antolatzeko aretoa zabaldu da.
- elkar Bidaia eta Hizkuntzak liburu denda bihurtu da Bilintx zaharra zegoen lokalean.
2008
- elkar Hernani liburu denda berria ireki da, Lete liburu denda zenaren segida hartuz.
- elkar Licenciado Poza liburu denda berria ireki da Herriak liburu denda zaharra itxi eta gero.
- Areto berriak irekitzen dira Baiona, Comedias eta Licenciado Pozan. Bertan kultur ekitaldiak antolatzea dute helburu.
- elkar Comedias liburu denda berritu egin da.
- Nora euskarazko lehenengo bidaia aldizkaria sortu du Elkar Fundazioak Berria egunkariarekin batera.
- Euskal Unibertsitatearen Aldeko Universitas Vasconum Fundazioa sortu du Elkar Fundazioak hainbat eragilerekin batera (EHI, UEU, Berria, Naziogunea K.E., Kontseilua, Euskaraz Koop. E., Ipar-Hegoa Fundazioa).
2009
- elkar Baiona liburu denda berritu egin da.
- Txertoa argitaletxea Elkar Fundazioan integratu da.
- Bidasoa inpresio zentroa sortzeko Elkar Fundazioa, Berria, Gara, Printek, Bulkograf eta Leitzaran Grafikak elkartu dira.
2010
- elkar San Prudencio liburu denda erabat berritu da, kultur aretoa prestatu eta papertegi saila handitu eta modernizatuz.
- elkar Iparragirre liburu denda berritu egin da.
- Irrien Lagunak Kluba sortu du Elkar Fundazioak Katxiporretako lagunekin eta Berria egunkariarekin elkarlanean.
- www.gurebook.com liburu elektronikoen on line denda martxan jarri da beste euskal argitaletxe batzuekin batera.
- www.elkar.com web gunea erabat berritu eta martxan jarri da.
- Liburu denda integratua martxan jarri da Lazkaon Gerrikoekin batera.
2011
- Ikaselkar argitaletxea sortu dute Elkar Fundazioak eta Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak. Azken 20 urteetako elkarlanaren ondoren, material kurrikularrak bideratu, landu eta gizarteratzea izango du helburu.
- Liburu denda integratua martxan jarri da Zarautzen Garoarekin batera.
- Liburu denda integratua martxan jarri da Lasarten Ekain-ekin batera.
- Liburu denda integratua martxan jarri da Leioan Penter-ekin batera.
- elkar Getxo liburu denda berria ireki da.
- Doinua musika banatzailea elkar Banaketan txertatu da.
- Boza ediziogunea Elkar argitaletxean txertatu da.
ENPRESAK
- Argitaletxeak
- Elkar
- Ttarttalo
- Oihuka
- Sua
- Txertoa
- Banatzaileak
- Euskal Herrian:
- elkar banaketa (Donostia)
- elkar banaketa (Bilbo)
- elkar banaketa (Iruñea)
- Euskal Herritik kanpo:
- ACL (Madril)
- MCL (Bartzelona)
- Liburu dendak
- Euskal Herrian:
- Gipuzkoan:
- elkar Fermin Calbeton (Donostia)
- elkar Bidaiak eta Hizkuntzak (Donostia)
- elkar Bergara kalea (Donostia)
- elkar Hernani
- elkar Tolosa
- elkar Irun
- elkar Arrasate
- Bizkaia
- elkar Zazpikale (Bilbo)
- elkar Iparragirre (Bilbo)
- elkar Licenciado Poza (Bilbo)
- elkar Getxo
- elkar Basauri
- Araba
- elkar Campus (Gasteiz)
- elkar San Prudencio (Gasteiz)
- Nafarroa
- elkar Comedias (Iruñea)
- elkar Larraona (Iruñea)
- Lapurdi
- Herrialde Katalanetan:
- Bartzelona
- BCN Books Roger de Lluria
- BCN Books Amigó
- Valentzia
LANGILEAK
- Elkar Fundazioaren baitan dauden enpresetan 450 langilek lan egiten dute.
KATALOGOA
- Bere katalogo bizia 2.500 liburutik gorakoa da eta 800 disko baino gehiagokoa.
|