Elkar Fundazioa
AMAREN ESKUAK
Ama eta alabaren arteko harremanak nobelatu ditu Karmele Jaiok
2006-02-20
  Hemeroteka
Aizu (2006-04)
Argia (2006-03-12)
Berria (2006-02-23)
Berria (2006-04-04)
Berria (2006-06-13)
Berria (2006-07-08)
Berria (Liburuaren aurrerapena) (2006-02-19)
Deia (2006-07-08)
Deia Ortzadar (2006-05-16)
Diario de Noticias (2006-03-05)
Diario Vasco (2006-02-23)
Diario Vasco (2006-03-03)
Diario Vasco (2006-07-08)
El PaĆ­s (2006-04-28)
Gara (2006-02-23)
Gara (2006-04-28)
Gara Mugalari (2006-03-18)
Noticias de Gipuzkoa (2006-04-28)
Noticias de Gipuzkoa (2006-07-08)

Hemeroteka
Albisteak Fundazioa
(2006-05-16)

"GIZAKION ARTEKO INKOMUNIKAZIOAREN GAIAK BEREZIKI KEZKATZEN NAU"

DUELA URTE BIKO IPUIN LIBURUAREN OSTEAN, ''AMAREN ESKUAK'' NOBELA ATERA DU KARMELE JAIOK. ORAINGOAN ERE PERTSONEN ARTEKO HARREMANAK IZAN DITU KONTAGAI





Orain urte bi ''Hamabost zauri'' ipuin-bilduma argitaratu ostean, Igartza bekaren laguntzarekin idatzitako ''Amaren eskuak'' bere lehenbiziko eleberria atera du Karmele Jaiok. Bizinahiaren aldeko aldarrikapena dakarkigu idazle gasteiztarrak, arazoen aurrean kikilduta bizitzearen kontrakoa garrasia.


Ipuinetik eleberrira egin duzu jauzi zure bigarren liburuan. Zer dela eta aldaketa?
Nobela hau idatzi aurretik nik beti ipuinak idatzi izan ditut, ez neukan esperientziarik. Zergatik nobela? Bada, jakingura neukalako. Sumatzen nuen nolakoa izango zen ibilbidea, baina zuzenean ikusi nahi nuen. Erronka bat ere izan da niretzat. Lan egiteko modu oso ezberdinak dira. Nobelak perspektiba handiarekin lan egitera behartzen zaitu, eta gero bada ere konstantzia lezio bat. Esperientzia berria izan da, polita, eta gustura geratu naiz.
Nerea protagonistak bere amaren atzean dagoen emakumea deskubritzen du, nahiz eta horretarako krisi egoera bat beharrezkoa den.
Aurreko liburuan ere inkomunikazioaren gaia landu nuen. Gerta daiteke bizitza osoan elkarren ondoan egon eta pertsona horretaz gauza asko ez jakitea. Komunikatzeko zailtasunak izaten ditugu askotan. Guraso eta seme-alaben artean gertatzen dira bereziki horrelakoak. Esan nahi, baina ezin esan. Krisi egoera bat, gaisotasun bat gertatu behar izan da. Amaren ahotik ez, baina amaren eskuei begira hainbat gauza deskubritzen ditu.
Badirudi ama eta alabaren artean urte askoko aldea egon arren, gauzak ez direla hain ezberdinak...
Ama eta alaba erabili ditut, esango nuke, bi garai ezberdinetako pertsonak agertzeko aitzakia bezala. Garai bi agertzen diportantea ra, oso ezberdinak biak, baina berdintsuak aldi berean. Denok ditugu antzeko kezka nagusi batzuk.
Ama emakumea ere bada zure liburuan, sarritan ama titulua besterik ez du izaten...
Nobela honetako protagonista nagusiak deskubritu egiten du ama izateaz gain emakumea ere badela bere ama. Bera bezalako emakumea dela ohartzen da.
Heldutasunaren seinale omen da gurasoak gizon eta emakume bezala ikustea.
Heldutasunaren sintoma dela pentsatzen dut. Askotan ama edo aita izatean konturatzen da jendea horretaz, beraien burua ikusten dutelako bai guraso baina baita gizon-emakume bezala.
''Hamabost zauri'' liburuan ere inkomunikazioa zen kontakizunen ardatz nagusiena. Kezkatzen zaituen gaia da?
Ez dakit nork esan zuen zer pentsatzen duzun jakiteko idazten duzula. Askotan idazten duzu eta ondoren konturatzen zara ze kezka dituzun. Egia da gizakion arteko inkomunikazioaren gaiak bereziki kezkatzen nauela, baina horretaz ondoren konturatu naiz. Bizi garen gizarte honetan komunikatzeko gero eta tresna gehiago ditugu, baina kontrakoa gertatzen da, gero eta inkomunikazio handiagoa dagoela. Gizartearen gaisotasun in- diportantea dela uste dut.
Ama eta alabaren komunikazio ezaz gain, protagonista eta senarraren arteko komunikazio arazoak ere azaltzen dira nobelan. Ez da, beraz, belaunaldien arteko inkomunikazioa soilik.
Orokorra da gaisotasuna. Aurreko lanean bikoteen arteko inkomunikazioaz idatzi nuen ipuin askotan. Arlo askotan ematen den gaitza da.
Nerearen ama ospitalean dago, ez ditu ingurukoak ere ezagutzen. Aipatu izan duzu gehiegizko gozotasunetik aldentzeko ahalegina egin duzula lan honetan, emaitzarekin gustura zaude?
Beldurra nuen, gaia oso aproposa baita sentimentalismoan jausteko. Idazteko momentuan oso presente izan dut, gauza asko kendu eta erantsi ditut. Horren emaitza, batzuentzat, izan daiteke hoztasun bat. Badago distantzia txiki bat hartuta. Argi daukat sentimenduz idatzi dudala. Aurrekoarekin konparatuz atera zait tonua gozoagoa, gaiak berak hala eskatuta. ''Hamabost zauri''n nire burua nahiko garratza ikusten nuen. Agian izan daiteke amarekin hitz egiteko dugun moduan ez dela lagunekin edo bikotearekin dugun berdina, ahotsa ez da berdina izaten.
Protagonista emakumea da, kazetaria, 35 urte ingurukoa... Zeure antz handia dauka, zer dago Karmele Jaiotaz pertsonaian?
Behin baino gehiagotan galdetu didate. Nire beste lanetako pertsonaietan nagoen beste nago honetan ere. Kointzidentzia batzuk daude, baina ez besterik. Kazetaria da protagonista; lanbide hori aukeratu nuen oso ondo ezagutzen dudalako, erraza zelako niretzat mundu hori islatzea. Eta adina; 35 urtetik 40 urtera bitarteako tartea oso garrantzitsua da, hausnarketa egiteko garai garrantzitsua da. Ni ez naiz liburuan agertzen den emakumea, baina aldi berean banaiz. Banaiz beste lanetan izan naizen neurri berean.
Itsasoak pisu berezia dauka nobelan, metafora bezala erabiltzen duzu askotan.
Itsasoa oso presente dago nobela osoan zehar. Bizitzaren metafora bezala erabili dut; itsasoa, bizitza moduan, orain dago harro eta orain dago bare. Itsasoari aurrez aurre begiratzeko gaitasuna erabiltzen dut nobelan, esateko bizitzari aurrez aurre begiratui behar zaiola. Protagonistak behin eta berriz gogoratzen du amak nola esaten zion "altxa burua, altxa burua", eta pixka bat lortzen du txikitan egiten zuen bezala itsasoari aurrez aurre begiratzea. Azkenean hor dagoen ideia nagusia bat da bizitzak aurrean jartzen dizkigun zailtasunei aurrez begiratu behar diegula, hobe dugula aurrez aurre begiratzea.
Lewis Carrolen ''Alice'' liburuak ere badu nolabaiteko protagonistako, ezta?
Testuinguruaren garrantzia azpimarratu nahi nuen, zein berdina eta zein ezberdina den bizitza garai batean eta bestean. Horregatik sartzen dut ''Alice''ren ipuina. Alice mundu ezazagun baten jausi zen, eta halabeharrez moldatu behar izan zuen. Guri ere horrelako zerbait gertatzen zaigu.