|
URPERATZE HANDIAKarlos Linazasororen naufrago istorio bitxia 2009-10-16 |
Hemeroteka Aizu! (2009-12-01) Argia (2009-10-15) Berria (2009-10-23) Diario Vasco (2009-10-15) Gara (2009-10-15) Nontzeberri (2009-10-14) Noticias de Gipuzkoa (2009-10-15) Noticias de Navarra (2009-10-15) |
|
Hemeroteka |
||
| ||
Intrigaren aldeko apustua egin dute Ladronek eta Linazasorok Idazle nafarrak "ahaztuen mendekua" polizia nobela kaleratu berri du Juan G. Andres / DONOSTIA Alberto Ladron Arana idazle nafarrak Ahaztuen mendekua laugarren nobela kaleratu berri du Elkar argitaletxearen Ateko Bandan bilduman. Atzoko prentsaurrekoan onartu zuenez, "suspensearen bidea" hartu du berriz ere, jakin badakielako "horrelako nobelak argitaratzeko gosea" badagoela. Horixe esan zioten behintzat Arotzaten eskuak bere azkenurren liburu arrakastatsua irakurri zutenek. Hura bukatu ondoren beste saio batzuk egin zituen "fantasia eta historia nobela" generoetan, baina alferrik izan zen. "Porrotetatik ere ikasten da eta ahalegin horiek irakatsi didate nire bidea suspensearena dela. Eremu horretan oso eroso sentitzen naiz", aitortu zuen. Egile iruindarrak sorpresaz sorpresa eraman nahi izan du irakurlea "erritmo biziko" thriller batean. Istorioa Iratin hasten da. Ana eta Oskar eztabaidan hasi dira, neskak deskubritu baitu mutilak beste gizonezko batekin harremanak dituela. Liskarraren ondotik bereizi egiten dira mendian: Oskar autoa utzi duten lekura itzultzen da eta Ana, berriz, ez da inondik ere agertzen. Foru Polizia hasiko da Anaren desagertzea ikertzen, baita Oskar bere kasa ere, hilketa baten errudun egingo duten beldurrez. "Suspensea egiteko erabiltzen dudan errezeta argumentua da", adierazi zuen Ladronek, "trama korapilotsuaren" inguruko datu gehiagorik eman gabe. "Pertsonaia guztiak besteak engainatzen saia-tzen dira eta ni irakurlea engaina-tzen saiatu naiz", erantsi zuen. Idazteko garaian, "irakurlearen arretari eusten" saiatu da eta horretarako "elkarrizketa biziak" erabili ditu, besteak beste. "Sorpresa eta suspense handiko polizia nobela honekin irakurlea arnasarik gabe utzi nahi nuen".linazasoro Beste aldetik, Urpera-tze handia "nobelatxoa" aurkeztu zuen Karlos Linazasorok. Tolosarrak uharte apartatu eta jendegabetu batean kokatu du istorioa. Bertara iristen dira 22 naufrago, jubilatutako gizon-emakume guztiak. "Pentsa zer egin dezaketen 22 jubilatuk horrelako leku batean…", esan zuen ironiaz idazleak. Zer gertatuko ote da? "Hori da nobelaren intriga", gehitu zuen. Muturreko egoera batean jarri dituen pertsonak erretiratuak dira haiekin "obsesio bat" duelako, agian psikiatra batek "argitu" beharko lukeen obsesioa. "Fikzioan errealitatean baino gehiago gusta-tzen zaizkit, literatura jokorako bidea ematen baitute. Jubilatuekiko gaiztoa naiz, idazlea gaiztoa delako, baina baita errukitsua ere", ziurtatu zuen.
|
||