|
SUA FALTA ZAIGUKatixa Agirrek ipuin bilduma osatu du bere lehengo liburuan 2007-03-08 |
Hemeroteka Aizu (2007-09) Argia (2007-03-25) Berria (2007-03-09) Berria (2007-04-01) Berria (2007-06-09) Bizkaie (2007-03-09) Deia (2007-03-23) Diario Vasco (2007-03-09) El Pais (2007-03-26) El Pais (2007-04-30) Gara (2007-03-09) Gara (2007-05-05) Nontzeberri (2007-03-09) Nontzeberri (2007-03) Noticias de Gipuzkoa (2007-03-24) Sareinak (2009-01-19) |
|
Hemeroteka |
||
| ||
|
Nireak eta zureak Iker Zaldua
Liburu bat irakurterraztzat jotzen bada, badirudi ez dela liburu ona, edo ez onegia, behinik behin. Katixa Agirrek biak uztartzea lortu du, erraz irakurtzen den liburu ona osatuz. Zer da ona izatea? Zein irizpide erabiltzen ditu tipo honek hori esateko? Nire irizpidea sinplea bezain zehatza da, gustatu egin zait. Gustura aritu naiz Sua falta zaigu leitzen eta horren errua Katixak kontatu dituen istorioetan bilatu behar da. Uste dut sekretua gertutasunean dagoela, hots, gertu sentitu ditut istorioak, kasik nireak izan daitezkeela iruditu zait, hau da, so egin beharrean arre eginez gero, ni nintzateke protagonista. Izan ere, nork ez du gogoan lehen zigarroa erre zuenekoa? Edo nor ez da mintzatu giro ezezagun bateko leku ezezagun bateko ezezagun batekin? Nork ez du txikitan bihotza urradura sortu zuen hura beste norbaiten eskuari heltzen ikusi? Nork ez du jende bitxia ezagutu, non eta kanping batean? Nor ez da gogaitu asteburu bat sekula aukeratuko ez lukeenarekin igaroz? Nor ez da norberaren adinetik aspaldi igaro zenarekin fijatu? Eta nork ez ditu maitasun sekretuak, ametsetan gauzatzen direnak, fantasiak ekartzen dituenak? Agian ez duzu zigarrorik deus erre eta giro ezezagunetan sekula ez zara egokitu. Apika bihotza urratu zizunari eusten diozu eskua eta ez duzu jende bitxirik izan inguruan. Beharbada beti ezetz esango diozu gogoko ez duzun jendeari eta baliteke baita zu baino zaharrago den inorekiko erakarpenik sentitu ez izana eta gainera inoiz ez duzu fantasiazko amodiorik izan. Egunero gerta daitezkeen istorioak dira
beraz, zure etxeko atariaren aurrean oraintxe gertatzen ari dena, zure
herritik kilometro gutxira dagoen kanping hartan gertatzen ari dena eta
zure bizilagunari atzo goizean gertatu zitzaiona eta zuri ere duela gutxi
gertatu zaizuna edo bigarren multzoan zaude? Hala bada, sua falta zaigu.
|
||