|
GULLIVERREN LOKARRIAKXabi Bordaren bigarren poema liburua 2009-09-30 |
Hemeroteka eitb (2009-10-01) Gara (2009-10-01) Noticias de Gipuzkoa (2009-10-01) |
|
Hemeroteka |
||
| ||
Xabi Bordak 'Gulliverren lokarriak' lana kaleratu du Joseba Jaka Bekaren laguntzazAzpeitiar gazteak bere bigarren poema liburua aurkeztu zuen atzo Donostian. Egileak euskarriei eta hauetatik askatzeko prozesuari buruz idatzi du; horregatik erabili du Gulliverren irudia.Sara Etxart / DONOSTIA Bordaren poesiak baditu ezaugarri batzuk. "Gauza arruntei edo eguneko bizitzari begiratzen dio hizkera dotorearekin eta hareago joateko intentzioarekin", esan zuen Elkarreko editoreak, Xabier Mendigurenek. "Izugarri poeta dotorea iruditzen zait, pertsonala eta indarra daukana", gehitu zuen. zatiak Poema liburua lau zatitan banatuta dago: Hezur lagunak, Hezurrak bere beltzean, Hezur sintetikoak eta Hezur jokoan. Atal hauen zergaitia lanaren esanahiarekin bat dator. "Poemotan atetik barrura egin da. Etxea memoria da, familia da, etorkizun bat da, eta baita bestearekin lotzen gaituen sare hori, edo elkarren hezurrak josita osatutako kaiola", esan zuen Bordak. "Orekaren portura amarratzen gaituzten sokak nola askatzen diren asmatzen ahalegindu nahi dut", erantsi zuen. Gulliverren lokarriak izenburuak zalantzak sortu zizkion gazte azpeitiarrari. Liburua ez da "inolaz ere" Gulliverren bidaiei buruzko poema liburua. "Gulliver Liliputen zorura josita esnatzen denekoa irudi unibertsala dela uste dut eta bere abenturek liburu honetan bilatu nahi nuen nolabaiteko muga-gainditze hori oso modu bisualean sujeritzen duelako erabaki nuen", aipatu zuen. Gazte azpeitiarrak 2004. urtean kaleratu zuen Birika zatiak lehen poema liburua, gero Jotakie Urolan Pop (2006) musika taldeari buruzko kronika egin zuen eta oraingoan, "euskarriak galdu dituzten bizitzez" hitz egiten duen Gulliverren Lokarriak lanaren txanda da. |
||