Elkar Fundazioa
BILBAO - NEW YORK - BILBAO
Autofikzioaren bidetik jo du bere lehenengo eleberrian Kirmen Uribek
2008-11-24
  Hemeroteka
Aldaketa 16 (2009-01-26)
Berria (2008-12-14)
Berria (2009-01-17)
Berria (2008-11-22)
Bizkaie (2008-12-02)
Bizkaie (2008-11-22)
Deia (2008-11-22)
Diario Vasco (2008-11-22)
eitb (2008-11-22)
El Correo (2009-06-06)
El Diario Vasco (2009-03-06)
El pais (2010-01-06)
El Pais (2010-01-21)
Gara (2008-11-28)
Gara (2008-12-26)
Gara (2008-11-22)
Musikaz blai.com (2007-01-29)
Nontzeberri (2008-11-22)
Noticias de Gipuzkoa (2009-01-19)
Público.es (2009-10-26)

Hemeroteka
Albisteak Fundazioa
(2009-01-19)

 

"Liburu hau idatzi behar nuen Kirmen Uribe nor zen jakiteko eta galdera askoren erantzuna bilatzeko"


Sandra Atutxa

"Arrainek eta zuhaitzek uztaiengatik dute antza; zuhaitzek enborrean dituzte eta arrainek, ordea, ezkatetan. Eta uztai horiengatik dakigu zein den animaliaren adina". Hitz hauekin hasten da Kirmen Uriberen liburu berria. "Nobela hau ezkatekin idatzita dagoelako", adierazi du idazle ondarroarrak.

Loiutik abiatu eta JFK aireportura iristen den hegazkin baten bidaia bat da, berez, Bilbao-New York-Bilbao eleberria. Baina Uribe ez da hegaldi horrekin soilik geratzen: hegaldiarekin batera, belaunaldien historia ere konta-tzen du, gure aitona-amonei dagokiena, gurasoen sasoikoa eta idazlearena berarena ere. Galzorian dagoen itsasoko bizimoduari egindako aitortzarekin batera, bizitzari berari eta gizatasunari ere omenaldia egiten die. "Liburu berezia da, erraza eta Kirmen Uriberen beldurrak, mamuak, sentimenduak... agertzen dira bertan", kontatu du egileak.

Hainbat bitxikeriaz egindako lana dugu hau, ezta hala?

Arrainek eta zuhaitzek ezkatak dituzten moduan, obra hau ere ezkatez osatuta dago. Izaera framentarioa du, dudarik gabe. Bizi-tza nolakoa den galdegiten diot lanean nire buruari.

Bizitza mosaiko bat da, beraz?

Hori da. Ikuspuntu desberdinez osatutako mosaiko handi bat da bizitza. Liburua gure garaiaren ispilu da, bertan gure garaia erretratatu nahi izan dut.

Bilbo aipatzen duzunean Euskal Herria esan nahi duzu. Eta, zer gertatzen da New Yorkekin?

New York mundua da. Euskal Herritik mundura bidaia islatu nahi izan dut. Obra hegaldi batean kokatu nahi nuen, ez Ondarroan, ez Bilbon. Ez nuen toki geografiko bat zehaztu nahi, gizakiak ere etengabe mugitzen ari baikara.

Hegaldi luzeak idazteko aprobetxatzen al dituzu zuk?

Idazteko, irakurtzeko... liburuko pasarte batzuk, esaterako, hegaldietan daude idatzita. Horrez gain, ikusi ditudan filmak, entzun ditudan istorioak, ezagutu dudan jendea... ere baliagarri izan zaizkit idazteko orduan.

New Yorkerako bidaia liburu hau idazteko aitzakia besterik ez da?

Istoriari lotura bat eman nahi nion. Azken finean, hegaldia Bilbotik New Yorkera bidaia bat besterik ez da, mugimendu bat gure herritik kanpora, beste toki batera, hiri handiago batera. Metafora bat da. Obran agertzen den mugimendu horrekin azaldu nahi nuen nire egoera pertsonala eta baita Euskal Herriarena ere. Iraganeko kontuak aipatzen ditut bertan, gure herria nolakoa zen duela berrogeita hamar edo ehun urte, eta nolakoa den gaur egun.

Zein elementu erabili dituzu aldaketa horiek azaltzeko?

Hainbat gauza erabili ditut: egunkarietako artikuluak, pelikuletako atalak, Wikipediako testuak, nik jasotako e-mailak, egunerokoak, Google bilatzailearen bidez lortutako informazioa... Obra oraingoa da, kolore askotakoa.

Aitona-amonen kontuak ere jaso-tzen dituzu.

Noski, denok dugulako gure bizi-tzan eragin berezia izan duen aitona edo amonaren bat. Hala ere, aipagarriena obra kontrastez josita dagoela. Benetan interesgarriak iruditzen zaizkit bizilagunen kontuak, Bilbo eta New Yorken arteko kontrasteak...

Literaturan eman dituzun pausuak eta zure garapena ere ager-tzen dira lanean.

Gauza ugari agertzen dira bertan: nire zalantzak, literaturan eman nituen lehen urratsak... Liburu hau obulo txiki bat zen hasieran eta bertatik ume bat atera da. Nobela bat idaztea ez da beti bide zuzen bat; pixkanaka heldutasunera iristeko modu bat da.

Zure zalantzak bertan agertzen al dituzu?

Zalantza ugari agertzen ditut. Idazle batek batzuetan gaizki eta beste batzuetan, ordea, ongi pasa-tzen duela azaltzen dut liburu honetan. Idazlearen figura gizatiartu nahi izan dut.

Zalantzez gain, zure ilusioak ere kontatzen dituzu.

Ilusioak, noski.

Eta zer diozu mamuei buruz?

Liburu hau egitea erabaki nuenean, istorioa nork kontatuko zuen pentsatu behar izan nuen lehenik eta behin. Bi aukera nituen orduan: bata, lehen pertsonan kontatzea edo, bestela, pertsonaia bat asmatzea. Lehen pertsonan narratzea erabaki nuen azkenean.

Zergatik?

Pertsonaia bat asmatzea nire hurbileko gauzak kontatzeko maskara bat jartzea zen. Eta maskara hori kentzea erabaki nuen.

Biluztu egin zara, beraz.

Bai, biluztu egin naiz. Lan honetan nire alde onak eta txarrak, nire pozak eta tristurak, nire bizi-tzako une zailak eta une pozgarriak kontatzen ditut. Dena ager-tzen da liburuko orrialdeetan. Hori zen irakurlearekin egin nuen hitzarmena. Maskara kentzekotan, dena kontatu behar nuen, bai alde onak eta baita txarrak ere.

Lan honetan literaturarekin jolasten duzula ere iruditu zait.

Bai, oso ondo pasatu dut liburu hau idazten. Disfrutatu dut eta uste dut jendeak hau irakurtzean berdin disfrutatuko duela. Beldurrik gabe egin dut eta guztiz biluztu naiz. Horrelako lan bat behar nuen benetan nor naizen jakiteko eta buruan nituen hainbat galderen erantzunak bilatzeko.

Idazten duzunean irakurleengan pentsatzen duzu?

Ez dut pentsatzen irakurleengan. Literatura argia gustatzen zait.

'Bilbao-New York-Bilbao' zure lanbidean izan duzun garapenaren isla al da?

Bai, halaxe da. Orain arte egindako eta argitaratutako lan guztia jasotzen dut bertan. Baina, horrez gain, bidaien bitartez, jende ugari ezagutu izanaren ondorioz... nola aldatu naizen ere azaltzen dut.

Helduaroan al zaude, bete-betean?

Heldutasunera nola iritsi naizen eta nola aldatu naizen ere argitu dut. Heldutasunera heltzeak ez dit beldurrik ematen, lasaitasuna baizik. Pertsonak etengabe ari gara aldatzen; mundua mugitzen den bezala, ni neu ere mugitzen ari naiz.

Bidaiatzeak eta munduko beste hiriak eta pertsonak ezagutzeak aberastu egiten gaituela uste duzu, beraz?

Izugarri. Duela urte batzuk euskal idazle batek beste euskal idazleekin soilik zuen harremana. Orain, ordea, desberdina da. Nik, esaterako, Ameriketako edo Eskoziako jendearen e-mailak jasotzen ditut. Harreman eta erreferentzia global horri buruz ere hitz egiten dut liburuan, horrek izugarri aberasten baitu idazlea.

'Ezkutuko altxorrak', zure azken liburuko kapitulu baten izenburua da. Ezkutuko altxorrak denok ditugula uste duzu?

Bai, eta horixe da literatura, hain justu. Nobeletan gauza asko kontatzen dira, baina ez ordea beste asko. Irakurle azkarrak asmatuko du hutsune horiek betetzen. Literaturan ez da dena kontatu behar. Dena kontatzeko garaia pasa zen aspaldi.