|
BASAMORTUAJean Marie Gustave Le Clézio nobel saridunaren eleberria 2009-12-03 |
Hemeroteka Bizkaie (2009-11-29) Diario Vasco (2009-12-02) Diario Vasco (2009-12-03) Europapress (2009-01-28) Gara (2009-01-27) Goiena.net (2009-01-27) Mondraberri (2009-12-03) Nontzeberri (2009-12-02) Noticias de Gipuzkoa (2009-01-28) Noticias de Gipuzkoa (2009-12-04) |
|
Hemeroteka |
||
| ||
Arrasateko AEDko Jokin Zaitegi itzulpen sariketaren irabazlea erabaki dute Luis berrizbeitiaarduratuko da Le Clézio idazlearen 'Basamortua' eleberria euskaratzeaz AD / ARRASATE Arrasateko AED elkarteak antolatutako XXII. Jokin Zaitegi itzulpen sariketa (2008ko Nobel Sariduna euskaratzeko beka eman behar zuena) erabaki berri da. Iñigo Errastik, Mikel Garmendiak eta Kattalin Totorikak osaturiko epaimahaiak aurkeztu diren proiektu guztiak aztertu eta gero, Luis Berrizbeitiaren lana saritzea erabaki du. Horrela, berak jasoko du Kutxak emango dituen 7.500 euro, eta laguntza honekin jardungo du hemendik udazken hasiera bitartean, Jean-Marie Gustave Le Clézio idazle frantsesaren Désert (Basamortua) eleberri garrantzitsua euskaratzen. Afrika iparraldeko kultura galduen handitasuna eta Europara iritsitako etorkinen nora eza erakusten dituen obra da. Berrizbeitia Abadiño herrian jaio zen 1963 urtean eta poeta gisa da ezaguna.
|
||