|
EZEKIELJasone Osorok gazteen gustuko eleberria idatzi du 2009-10-13 |
Hemeroteka Argia (2009-10-14) Diario Vasco (2009-10-19) Eitb Kultura (2009-10-13) Gara (2009-10-14) Hiru.com (2009-10-13) Nontzeberri (2009-10-13) Noticias de Gipuzkoa (2009-10-14) |
|
Hemeroteka |
||
| ||
Cornelia Funke Alemaniako idazlearen "Tinta-bihotz" euskaratu du Naroa Zubillagak ALEMANIAKO IDAZLEAREN TRILOGIA BATEN LEHEN ALEA DA Sara Etxart / DONOSTIA Cornelia Funke idazlearen Tinta-Bihotz eta Jasone Osororen Ezekiel liburuak aurkeztu berri ditu Elkar argitaletxeak. Tinta-Bihotz eleberria, trilogia baten lehen alea, Naroa Zubillagak itzuli du. Osorori dagokionean, gazte literaturan egin duen hirugarren nobela da, Jara eta Jara Bartzelonan izan bai-tziren lehenak. Funke alemaniarrak, haur eta gazte literaturan adituak, ospea lortu zuen Lapurren burua eta Txerrikume pirata bezalako eleberriei esker. Zubillagak euskaratutako trilogiak "arrakasta handia" izan du munduan. "Harry Potterren sagarekin konparatu dute, zinemara eraman delako eta fantasiaren munduan murgildu delako", esan zuen Naroa Zubillagak. Hala ere, "nik gehiago parekatzen dut Amaigabeko historiarekin", gehitu zuen. Oraingoan, Funke metalitaraturan murgildu da. Liburuak Mok eta bere alaba Meggieren arteko istorioa kontatzen du, Tinta-Bihotz izeneko liburuaren bidez sortzen den abentura, alegia. Mokek, ozen irakurtzen duenean, pertsonaiak liburutik atera-tzeko eta sartzeko gaitasuna du, "Meggieren ama liburuan sartzen da eta istorioaren pertsonaia maltzur batzuk atera egiten dira, horretan datza abentura", aurreratu zuen Zubillagak. Liburuei, irakurtzeko zaletasunari eta literaturari egindako "omenaldi txiki bat" da. Atal bakoitzaren hasieran haur eta gazte literaturako klasikoak diren obretatik pasarte bat ageri da. Gainera, ozen irakurtzearen garrantzia transmititu nahi izan du, "elkarrekin irakurtzera bultza-tzen du", aipatu zuen Zubillagak. "EZEKIEL" Ezekiel eleberriak, berriz, errealitatea du aztergai. Protagonista hamalau urteko mutiko bat da etxean arreba eta amarekin bizi dena eta kalean koadrilakoekin lokalean dabilena. Euren artean oso ezberdinak diren lau lagun dira: Ezekiel, Leon, Etxe eta Ola. Inork ez dio neska bati musurik eman eta horren inguruan egingo duten apustua da biziko dituzten abenturen oinarria. Osorok mendiko motorra eta lambrettaren metaforak erabili ditu: "Leon eta Ola ausartagoak dira, oztopoei aurre egiten diete eta ez dute beldurrik. Ezekiel eta Etxe ordea, nahi eta ezin horretan gehiago mugitzen dira". Ez da Jasone Osorok gaztetasunari buruz hitz egiten duen lehen aldia, Jara pertsonaiaren bidez ere egin baitzuen gogoeta garai horri buruz. Hala ere, oraingoan mutila da protagonista eta "erronka handia" izan dela adierazi zuen atzoko aurkezpenenan. "Nerabezaroa ezagutu nuen baina ez dakit hormonen iraultza hori mutil batek nola bizi dezakeen, zorionez nere bikotea den Gorkaren laguntza izan dut eta horren emai-tza da Ezekiel". ·Egilea. Cornelia Funke Dorsten alemaniarra. Liburuak sortzeaz gain, marrazkilaria ere bada. Haur eta gazte literaturan bide oparoa egin du; besteak beste: Lapurren burua eta Txerrikume pirata. ·Itzultzailea. Naroa Zubillaga ·Gaia. Antzinako liburuak zaharberritzen ditu Mokek, eta literaturarekiko duen maitasuna bere alaba Meggieri irakatsi dio. Gau batean, gizon misteriotsu bat agertuko da etxeko leihoan eta, hortik aurrera, abenturaz beteriko bidaiari ekingo diote biek liburu berezi baten bila. ·Egilea. Josune Osoro elgoibartarra. Literaturan bi ipuin liburu idatzi ditu: Tentazioak eta Korapiloak. Gazte literaturan: Jara eta Jara Bartzelonan. ·Gaia. Ezekielek hamalau urte ditu. Etxean amarekin eta arrebarekin bizi da, emakumez inguratuta. Aita etxetik alde egin zuen eta ez du hartaz oroitzapen askorik. Kalean, koadrilarekin dabil lokalean. Neskek buruhausteak ematen dizkiete, oraindik ez dute neska bat inoiz musukatu. Izan ere, abentura handia da lehen musua ematea.
|
||