Elkar Fundazioa
AZKEN EGUNAK GANDIAGAREKIN
Bere libururik pertsonalena ondu du Joxe Azurmendik
2009-09-17
  Hemeroteka
Berria (2009-09-17)
eitb (2009-09-16)
Gara (2009-09-17)
Nontzeberri (2009-09-17)
Noticias de Gipuzkoa (2009-09-18)

Hemeroteka
Albisteak Fundazioa
(2009-09-17)

Gandiaga hurbilago


Gandiagaren obraren azterketa gisa hasitakoak bakarkako meditazio sorta bat dakar berarekin: zer den gaur, XXI. mendean, sinestea; zertan sinesten edo ez-sinesten dugun, nork bere kasa eta denok ere geure historiaren arabera; zeri deritzogun Jainkoa, hura baiesteko nahiz ukatzeko.

Azurmendik ohi duenez, milaka irakurketaren dokumentazioa, sentiberatasun erne baten argia eta adimen zorrotz baten finezia elkartzen ditu, landutako gaiei hainbat jirabira eman eta ikuspegi berritzaile bat eskaintzeko, ez eztabaida amaitutzat jo nahi duen maisuaren moduan, ezpada, estereotipo zahar eta konbentzionalismo berriak alde batera utzita, bakoitzak bere baitan pentsa dezan zein den bizitzaren aurreko bere jarrera, bere egia, bere aukera.

Joxe Azurmendi Otaegi (Zegama, 1941) Filosofiako irakasle katedraduna da EHUn, Jakin taldeko partaidea eta euskal saiogilerik zorrotz eta berritzaileena. Bere produkzio oparotik, aipa ditzagun azken aldiko liburuak: Gizona abere hutsa da, Gizaberearen bakeak eta gerrak, Espainolak eta euskaldunak, Demokratak eta biolentoak, Oraingo gazte eroak, Teknikaren meditazioa, Euskal Herria krisian, Espainiaren arimaz, Volksgeist-Herri Gogoa, Humboldt: hizkuntza eta pentsamendua.