|
BASAMORTUAJean Marie Gustave Le Clézio nobel saridunaren eleberria 2009-12-03 |
Hemeroteka Bizkaie (2009-11-29) Diario Vasco (2009-12-02) Diario Vasco (2009-12-03) Europapress (2009-01-28) Gara (2009-01-27) Goiena.net (2009-01-27) Mondraberri (2009-12-03) Nontzeberri (2009-12-02) Noticias de Gipuzkoa (2009-01-28) Noticias de Gipuzkoa (2009-12-04) |
|
Hemeroteka |
||
| ||
Jokin Zaitegi XXII. Sariketaren irabazlearen Basamortua liburua aurkeztu dute Urtero bezala, AED euskara elkarteak, Elkar argitaletxearekin eta Kutxarekin elkarlanean, XXII. Jokin Zaitegi Sariketaren liburuaren aurkezpena izan da Kulturaten. Bertan, Luis Berrizbeitiak euskaratutako Basamortua liburuaren gainean mintzatu dira.
Koldo Carrillo / ARRASATE Le Clezioren eleberri ezagun eta arrakastatsuena da Basamortua eta 2008. urtean Literaturako Nobel saria
Liburu hau idazle frantsesaren estilo magiko eta ikuspegi mitikoaren adibide argia da. Nobelaren trama sinplea da oso eta liburuak osatzen dituen 424 orrialdeetan zehar, garai bitan kokatzen diren hari bi nahasten edo paraleloki garatzen dira. Bi bide hauen artean, baina, badago loturarik eta “elkarren arteko oihartzunak” eta bien arteko jokoa sortzen da irakurlearentzat. Batetik, XX. mende hasieran frantsesek fusilaren puntan obratutako Sahararen konkista odoltsua marrazten da; eta bestalde, XX. mende erdialdean matxinatutakoen ondorengo baten istorioa nahasten dira. Neska hau berberea da, Lala izenekoa eta Ipar Afrikako hiri izengabe bateko bazter auzo batean bizi da. Halako batean, etorkin bilakaturik, Marseillara iritsiko da, baina ez du inoiz galduko bere izaera alaia, ez bere begirada aratza, ezta bere jatorriaren oroitzapena ere. Estilistikoki ere, bi bideak arras ezberdinak dira; bata narratiboagoa, zuzena eta ulerterraza den bitartean; beste bideak, Lala eta bere lurraren eta arbasoen arteko lotura adierazten du modu poetikoan. Modu honetan, bi gizarteen arteko borroka eta tentsioak agertzen dira eleberrian eta “gure gizartera heltzeko atzean geratu diren gizarteak” ekartzen dira gogora Basamortua liburuan. Izan ere, obra honen jatorrizko idazlea, Le Clezio idazlea, Maurizio uhartean, Nigerian edo Mexikon bizi izan zen eta bertako kulturekin harreman zuzena izan zuen. Inperialismo militarrak eta “kolonialismo politiko-militarra zein intelektual-sentimentala” islatzen dira nobelan.
|
||