|
FUNANBULISTADesoreka taldearen bigarren diskoa kalean da 2008-05-08 |
Hemeroteka Berria (2008-05-11) Bizkaie (2008-05) Deia (2008-05-13) Diario Vasco (2008-10-03) eitb 24 (2008-05) Gara (2008-05-09) Nontzeberri (2008-05-09) Noticias de Gipuzkoa (2008-05-09) Oarsoaldeako Hitza (2008-05-04) |
|
Hemeroteka |
||
| ||
|
Desoreka musika
talde lezoarrak bere bigarren diskoa grabatu berri du; datorren ostegunean
aurkeztuko du Donostiako Elkar Megadendan 'Funanbulista' deitu dioten
hamaika abestitako diskoa Lorea Muguruza Hiru astez bigarren diskoaren grabaketa lanetan aritu ondoren, datorren ostegunean aurkeztuko du Desoreka musika talde lezoarrak Funanbulista diskoa. Garate estudioetan aritu dira Haritz Harreguyren zuzendaritzapean, eta «gustura» gelditu dira lortutako emaitzarekin. «Bi astez grabaketatan aritu gara, eta azken astea nahasketak egiteko erabili dugu», adierazi du Iker Alzola taldekideak. Lehen diskoa ere Haritz Harreguyrekin grabatu zuten eta hasieran zein disketxerekin argitaratu ziur ez zekiten arren, azkenean Oihuka disketxea aukeratu dute. 'Desoreka' lehena, 'Funanbulista' bigarrena Bigarren diskoaren izenburuaren zergatia galdetzean, abesti baten izenburua delako jarri diotela azaldu du Alzolak: «Lehen diskoak Desoreka izena zeukan eta bigarren diskoari abesti baten izena jartzea bururatu zitzaigun. Azken finean, funanbulista hitzak zerikusi handia du desorekarekin, eta guzti horri lotura emateagatik jarri diogu izen hori». Aipatutako bigarren diskoan hamaika abesti aurkituko dituzte Desoreka taldearen jarraitzaileek. «Orokorrean esango nuke, lehen bi estiloetan mugitzen baginen, funkya eta rocka nahasten bagenituen, funkya albo batera utzi dugula. Hamaika abesti hauetan rock gogorra jorratu dugu. Horren ondorioz, disko ilunxeago bat atera dela esan daiteke. Horrez gain, ahotsaren melodiak nagusitzen direla ere esan dezakegu». Oihuka disketxeko kideen arabera, Desorekaren bigarren diskoa aurrekoa baino jorratuagoa dago eta horrekin bat dator Alzola: «Diskoa aditzen duenak ikusiko du hasierako diskotik hona urte batzuk pasatu direla eta aurrekoa baino helduagoa dela, beste gorputz bat baduela». Alzolaren esanetan, diskoa kaleratu bezain pronto udari begira kontzertuak lotzen hasiko dira, eta herrian jotzea «gustatuko» litzaiekeela ere aurreratu du, baina oraindik ere ezer aurreratzeko moduan ez daudela zehaztu du. Bideoklipa Funanbulista diskoaren aurkezpenarekin batera
taldekideek espero dute bideoklipa ere ordurako prest egotea: «Sagarhogeitazazpi
ekoiztetxeaarekin egin dugu bideoklipa. Aurreko bideioklipa ere haiekin
egin genuen». |
||