Elkar Fundazioa
HAMABOST ZAURI
Zauriz betetako ipuinak idatzi ditu Karmele Jaiok
2004-09-30
  Hemeroteka
Argia (2004-10-17)
Berria (2004-10-01)
Berria (2004-10-09)
Correo (2004-12-08)
Deia (2004-10-01)
Deia Ortzadar (2004-11-02)
Diario de Noticias (2004-10-09)
Diario Vasco (2004-10-03)
El Pais (2005-07-09)
Eremulauak (2005-03-06)
Gara (2004-10-01)
Hator (2004-10-02)
Nontzenberri (2004-10-09)

Hemeroteka
Albisteak Fundazioa
(2004-10-02)

Karmele jaioren zauriak
Berriki aurkeztu du Karmele Jaio gasteiztarrak bere lehen liburua: "Hamabost zauri" ipuin-bilduma.



Karmele Jaio.

Aurtengo Igartza saria erdietsi zuen duela gutxi Karmele Jaiok. Honakoan, bere lehen liburua plazaratu berri duelako dugu albiste idazle gasteiztarra. "Hamabost zauri" du izenburua, eta Elkar argitaletxearen eskutik kaleratu du. Izenburuak esandakoarekin bat, Jaiok 15 zauri, 15 ipuin biltzen ditu liburuan. Denak ere gizakien arteko komunikazio arazoak jorratzen dituztenak.

Gehienetan, zauri horiek bikoteen munduan ageri dira. Idazleak aurkezpenean aitortu zuen ez dela "bikote-harremanak" gaiaren atzetik ibili. Baina, ezinbestean, bikote harremanetan aurkitu du berak komunikazio arazoen harrobi emankorrena.

"Bikoteak ipuin askotarako ematen du. Baina nire helburua gehiago izan da bi pertsonaren artean esan gabe geratzen diren esaldi horiek azalaraztea. Burutik pasatu baina esan gabe geratzen zaiguna, eta hor barruan zauria sortzen diguna ekarri nahi izan dut azalera".

Idazlearen ustez, tonu tristea dute ipuinek. Zauri irekiak dira. Horren arrazoia argitu nahi izan zuen Jaiok aurkezpen ekitaldian. "Gutxitan izan dut gauza alaiak idazteko gogoa; izan daiteke une alaiak bizitzeko gordetzen ditudala eta une tristeak idazteko".

Idazkerari dagokionean, gasteiztarrak aitortu zuen sinplea zela. Ez zuela nahi hizkuntza oztopo bihur zedin.

Liburuko ipuin gehienak 2003an idatzitakoak dira. Ogibidez kazetari den Jaiori betidanik gustatu zaio idaztea, baina orain dela bi urte arte ez zuen literaturari ekiteko erabakirik hartu. "Hamabost zauri" da bere estreinako liburua. Hala ere, arestian esan bezala, aurtengo Igartza sariari esker, "Amaren eskuak" izeneko eleberria idazten ari da.