|
URTEBETE ITSASARGIAN36ko gerran girotu du eleberria Miren Agur Meabek 2006-10-30 |
Hemeroteka Berria (07-06-16) Berria (2006-10-28) Berria (2006-12-24) Bizkaie (2006-10-28) Diario Vasco (2006-10-28) El Diario Vasco (2007-11-05) El Pais (2006-11-20) Gara (2006-10-28) |
|
Hemeroteka |
||
| ||
|
36ko gerran kokatu du Meabek bere azken eleberria 1936ko gerran kokatu du Miren Agur Meabek (Lekeitio, 1962) bere azken liburua. «Urtebete itsasargian» gaztetxoentzako nobela bat da, Jon izeneko gazte bilbotar bat protagonista duena. Gerra hasten denean, gurasoek kostako herri batera bidaltzen dute, osaba farozainarengana. Euskal Herriko gerrako gertaera nagusiak ezagutuko ditugu Jonen ikuspegitik. Urtebete itsasargian (Elkar)
«bulkada sentimental» baten ondorioz jaio zen. Iazko udan,
enkarguzko istorio bat hastekotan zegoela, Miren Agur Meabek Gernikara
joan, Lauaxeta antzezlana ikusi zuen. Denbora guztian, idazle lekeitiarra
etengabeko negar batean egon zen. «Hain hunkituta geratu nintzen,
honetaz idatzi behar dut erabaki nuela», gogoratu zuen
atzoko aurkezpenean. Euskaldunen ikuspegitik Gerra hau «euskalduntasunaren ikuspegitik»
dago kontatua eta bertan Euskal Herrian gertatutako pasarte garrantzitsuenak
agertzen dira. «Istorioaren asmoa, kontakizun entretenigarri baten
bidez gozarazteaz gain, gazteei gerrari buruzko hausnarketa eragitea da»,
azaldu zuen Meabek. Gogoeta etikoaz aparte, liburuari etekin pedagogikoa
ere atera dakioke, hainbat aipamen geografiko eta kultural erreal egiten
direlako. «Aipamen horiei tira eginez Eusebio, Estepan, Augustin,
Sorne, Aristimuño, El Dueso, Artxanda, Karmeloko komentua...
eta irakaslearen laguntzaz, gazteek garaiko informazio nahikotxo jaso
dezakete», gaineratu zuen idazleak. Gerrako pasarte nagusiak Jonen
bizipenekin nahasita ageri dira: lehen maitemina, gurasoekiko harremana,
farozain-lanak, herriko ohiturak.
| ||