|
BASAMORTUAJean Marie Gustave Le Clézio nobel saridunaren eleberria 2009-12-03 |
Hemeroteka Bizkaie (2009-11-29) Diario Vasco (2009-12-02) Diario Vasco (2009-12-03) Europapress (2009-01-28) Gara (2009-01-27) Goiena.net (2009-01-27) Mondraberri (2009-12-03) Nontzeberri (2009-12-02) Noticias de Gipuzkoa (2009-01-28) Noticias de Gipuzkoa (2009-12-04) |
|
Hemeroteka |
||
| ||
Luis Berrizbeitia abadiñoarrak irabazi du XXII. Jokin Zaitegi Itzulpen Lehiaketa Iñigo Errastik, Mikel Garmendiak eta Kattalin Totorikak osaturiko XXII. Jokin Zaitegi Itzulpen Lehiaketako epaimahaiak, aurkezturiko proiektu guztiak aztertu eta gero, Luis Berrizbeitiaren lana saritzea erabaki du. Horrela, Berrizbeitiak euskaratuko du 2008ko Literaturako Nobel saritua izan den egilearen obra bat. Gainera, Kutxak eskainitako 7.500 euro jasoko ditu irabazleak, eta laguntza horrekin jardungo du hemendik udazkenaren hasiera bitartean, liburua 2009ko Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokarako prest edukitzeko, lehiaketako arduradunek prentsa ohar baten bidez gaur jakinarazi dutenez. Jean-Marie Gustave Le Clezio Afrikan hazi eta Amerikan bizi den idazle frantsesaren eleberri garrantzitsuena euskaraz irakurri ahal izango da horrela, Elkar argitaletxearen eskutik: "Desert" (Basamortua). Afrika iparraldeko kultura galduen handitasuna eta Europara iritsitako etorkinen noraeza erakusten dituen obra da "Desert". Arrasateko AED euskara elkarteak aspaldidanik antolatzen duen lehiaketa hau itxuraldatu egin zen 2002an, eta urtero Literaturako Nobel Saria irabazten duen idazlearen obra bat itzularazten da orain. Horrela, dagoeneko kalean dira Imre Kertesz hungariarraren "Zoririk ez", Urtzi Urrutikoetxeak euskaratua; J.M. Coetzeeren "Lotsaizuna", Oskar Aranak euskaratua; Harold Pinterren "Maitalea eta beste zenbait antzerki-lan", Iñigo Errastik itzulia; Orhan Pamuken "Elurra", Monika Etxebarriak eta Fernando Reyk itzulia; eta Doris Lessingen "Belarra kantari", Koro Navarrok itzulia. Luis Berrizbeitia Agirre (Abadiño, Bizkaia, 1963), poeta gisa da ezaguna, bereziki "Zoperna jenerala" (1987) eta "Eremu karroinduak" (1992) lanei esker. Administrazioan itzultzaile gisa lan egiten du, eta berak euskaratuak dira Fred Uhlman, Quim Monzo, Roald Dahl eta Nikos Kazantzakis bezalako autoreak.
|
||