|
EZ DA ERRAZA GIZON ON BAT AURKITZEAItziar Otegik itzuli du Flannery OConnoren lana 2009-09-28 |
Hemeroteka Berria (2009-09-30) eitb (2009-09-30) Gara (2009-09-30) |
|
Hemeroteka |
||
| ||
Literatura unibertsalaren bi lan handi euskaraz, Elkarren eskutikItziar Otegik eta Josu Zabaletak itzuli egin dute, hurrenez hurren, Ez da erraza gizon on bat aurkitzea eta On Casmurro.Elkar argitaletxea k Literatura Unibertsala bilduman kaleratu dituen bi liburu berrien aurkezpena egin du gaur Donostian. Flannery O'Connorren Ez da erraza gizon on bat aurkitzea eta Joaquim Maria Machado de Assisek idatzitako On Casmurro dira liburuok. Obra hauek itzultzeaz Itziar Otegik eta Josu Zabaleta arduratu dira, hurrenez hurren. Ez da erraza gizon on bat aurkitzea hamar ipuinek osatzen dute, Flannery O'Connor askoren iritziz sekula izan den ipuingilerik onenak idatziak. Itziar Otegik euskaratu du liburua. Estatu Batuetako hegoaldean, joan den mendearen bigarren erdian, Kristoren mamuak sorgindutako parajeetan alderrai dabiltza predikariak, Biblia saltzaileak, kartzelatik ihesi joandako hiltzaileak, automobil bat besterik nahi ez duten arlote besamotzak, ehun eta lau urteko jeneral konfederatuak, neska intelektual harro hankamotzak, lur jabe berekoi eta zekenak, esklabo izandako beltzen ondorengoak, eta jendilaje zuria. Guztiei iritsiko zaie bizitzan une bortitz bat, non egia ikustera emango baitzaie. Batzuek onartuko dute eskaini zaien erredentziorako aukera, eta salbaziorako ataka gurutzatuko dute; denek ere, ordea, larrutik ordaindu beharko dute graziazko istant hori jasotzeko pribilegioa. Gaur aurkeztutako bigarren nobedadea Joaquim Maria Machado de Assisen On Casmurro da, Josu Zabaletak itzulitako obra. Argitaratu zenetik mende bat baino gehiago igaro den arren, brasildar literaturaren goreneko obratzat goraipatua da. Halere, zabalkunde handirik izan ez duen literatura batean sortu zenez, ezezagun samarra da. Zahartzaroan, alargundu ostean, Bentinhok, ezizenez "Casmurro", bere bizitza kontatzea erabakitzen du, haurtzarotik hasita, bere emaztearen ustezko adulterioa ulertzeko; beti hala izan zen ala ezkondu ondoren bihurtu zen halakoa, hori jakin nahi du. Bentinho kontalaria, ordea, hala nahita edo nahi gabe, irakurlearen iritzia manipulatzen eta irakurlea bere konplize bihurtzen ahalegintzen da, mila aieru eta keinadaren bidez. |
||