Elkar Fundazioa
VIKINGOEN SORTERRIRA
Xabier Mendigurenek ipuin sorta idatzi du
2010-02-05
  Hemeroteka
Berria (2010-02-06)
Diario Vasco (2010-02-06)
Gara (2010-02-06)
Goierriko hitza.info (2010-02-10)
Nontzeberri (2010-02-08)
Noticias de Gipuzkoa (2010-02-06)

Hemeroteka
Albisteak Fundazioa
(2010-02-06)

Mendigurenek gai gordinekin osatu du ipuin-bilduma berria

«Harrigarria da zein gutxi ukitu den gure literaturan industriaren mundua», adierazi du idazleak


FELIX IBARGUTXI | DONOSTIA

Xabier Mendiguren Elizegik beste ipuin liburu bat plazaratu du: 'Vikingoen sorterrira'. Euskal Herrian kokatutako zazpi istorio luze xamar dira, jeneralean muturreko egoeraren bat agertzen dutenak. «Istorio entretenituak, sakonak eta egiatiak idatzi nahi izan ditut», esan zuen idazleak atzoko aurkezpenean.

2008 eta 2009an idatzitako ipuinak bildu ditu liburuan, horietako batzuk kanpoan utzi dituelarik, nahiko kalitatekoak ez zirelakoan. «'Bizitza homeopatikoak' liburuaz geroztik idatzitakoak dira, eta uste dut beren artean badaudela lotura subkontzienteak. Buruan beti an-tzeko kezkak eta obsesioak ibilti izan baititut. Animalien portaeraren ikertzaileek diotenez, haientzako lurra eta larrua dira garrantzitsuenak; lurraldea eta ugalketa; ni ere antzera, horretan ez naiz batere orijinala. Batez ere giza harreman zailak eta egoera sozial gatazkatsuak hartu izan ditut gai moduan».

Aurreko liburuen aldean ba omen dago berritasunik: «Lehenago, bikote kontuez idazten nuen , orain zabaldu egin da eremua, eta anai-arreben kontuak eta guraso eta seme- -alaben artekoak ere ukitu ditut. Bestalde, tailerren mundua ere sartu dut. Harrigarria da zein gutxi ukitu den gure literaturan industriaren mundua. Oraingo nire liburu honetan agertzen da, baina paisaia moduan; ez da klase borrokari buruzko liburua».

Tragedia kutsua


Ipuinak luzeak dira eta denbora tarte handia hartzen dute. Tragedia ku-tsua dute gehienetan. Gai gordinak ukitzen dute: aita ezezagun eta urrundik miretsiaren bila doan neska; ebakuntza larri baten atarian, bere bizitzako amodio sekretua kontatzera doan emakume heldua; familia-giro itogarri batean bere arrebarekiko obsesiotik nola askatu ez dakien mutila; parkin batean nahi gabe ume bat zapaldu ondoren, erruaren zamari aurre egin behar dion gizon gaztea...

Mendigurenekin batera, Antxiñe Mendizabal jardun zen atzoko aurkezpenean, hau ere editore lanean ari dena Elkar argitaletxean. «Ipuin luzeak dira hauek, nobela egiteko lain ere ematen zutenak, hala iruditu zait behintzat niri. Agertzen diren gaiak eta bizipenak gogorrak dira, muturrekoak zenbaitetan. Nik uste salto bat eman nahi izan duela Xabierrek», esan zuen Mendizabalek.