|
HAMABOST ZAURIZauriz betetako ipuinak idatzi ditu Karmele Jaiok 2004-09-30 |
Hemeroteka Argia (2004-10-17) Berria (2004-10-01) Berria (2004-10-09) Correo (2004-12-08) Deia (2004-10-01) Deia Ortzadar (2004-11-02) Diario de Noticias (2004-10-09) Diario Vasco (2004-10-03) El Pais (2005-07-09) Eremulauak (2005-03-06) Gara (2004-10-01) Hator (2004-10-02) Nontzenberri (2004-10-09) |
|
Hemeroteka |
||
|
||
|
Bikoteen komunikazio arazoak jaso ditu liburu
batean Karmele Jaiok Felix IBARGUTXI / DONOSTIA
Bere lehenengo liburua kaleratu du Karmele Jaiok: Hamabost zauri ipuin bilduma (Elkar argitaletxea). Hamabost ipuin dira guztira eta gizakien arteko komunikazio arazoak behin eta berriro agertzen dira. «Ipuin denetan agertzen da zauriren bat, eta irekita dauden zauriak dira -adierazi du Karmele Jaiok (Gasteiz, 1970)-. Ez dut uste 'bikote-harremanak' gaiaren atzetik ibili nintzenik ipuinak idazten hasi baino lehen, baina egia da ibili naizela orokorrean gizakien arteko komunikazio arazoen bila edo giza harremanetan sortzen diren arazoen bila, eta gertatu zait bikote harremanetan aurkitu dudala komunikazio arazoen harrobi emankorrena». «Bikoteak ipuin askotarako ematen du. Baina nire helburuia gehiago izan da bi pertsonaren artean esan gabe geratzen diren esaldi horiek azalaraztea, adibidez, edo emakume baten hasperen baten atzean egon daitezkeen pentsamenduak hitzen bitartez irudikatzea. Burutik pasatu baina esan gabe geratzen zaiguna eta hor barruan zauria sortzen diguna ekarri nahi izan du azalera», jarraitzen du. Emakumearen ikuspegitik idaztea erabaki du: «Ni emakumea naizen aldetik errazago egiten zait emakumearen ikuspegitik idaztea, eta gainera hautu bat da, askotan ezkutuan geratzen delako, ez bakarrik literaturan, beste alor batzuetan ere bai». Gehienetan tonu tristeko ipuinak dira. «Gutxitan izan dut gauza alaiak idazteko gogoa; izan daiteke une alaiak bizitzeko gorde-tzen ditudala eta une tristeak idazteko», dio idazleak. Idazkera, berriz, «sinplea» da, Jaioren esanetan. Ez du nahi hizkuntza oztopo izatea. Liburuko ipuin gehienak 2003an idatzitakoak dira. Kazetari honi betidanik gustatu zaio idaztea, baina orain dela bi urte arte ez zuen literaturari ekiteko erabakirik hartu. Orain Amaren eskuak izeneko eleberria idazten ari da; nobela-proiektu hori Igar-tza literatur bekarako hautatua izan da. |
||