Elkar Fundazioa
SUA FALTA ZAIGU
Katixa Agirrek ipuin bilduma osatu du bere lehengo liburuan
2007-03-08
  Hemeroteka
Aizu (2007-09)
Argia (2007-03-25)
Berria (2007-03-09)
Berria (2007-04-01)
Berria (2007-06-09)
Bizkaie (2007-03-09)
Deia (2007-03-23)
Diario Vasco (2007-03-09)
El Pais (2007-03-26)
El Pais (2007-04-30)
Gara (2007-03-09)
Gara (2007-05-05)
Nontzeberri (2007-03-09)
Nontzeberri (2007-03)
Noticias de Gipuzkoa (2007-03-24)
Sareinak (2009-01-19)

Hemeroteka
Albisteak Fundazioa
(2007-03-09)

Katixa Agirrek bere lehen ipuin liburua plazaratu du, gizakien harreman zailei buruzkoa

«Ironiarik gabe zer egingo genuke? Bestela nola jasan inguratzen gaituen petralkeria guztia?»


Katixa Agirre Miguélezek (Gasteiz, 1981) bere lehenengo liburua aurkeztu zuen atzo, Sua falta zaigu deritzan ipuin-bilduma. Batzuetan umore agerikoa darabil, besteetan ironia meheagoa. «Umoreari izugarrizko garrantzia ematen diot, bizi-tzako arlo guztietan. Umorerik gabeko pertsonekin ez naiz ondo konpontzen, barregarriak irudi-tzen zaizkit. Eta ironiarik gabe zer egingo genuke? Ironiak erlatibizatzeko aukera ematen digu, geure buruaz eta inguratzen gaituenaz apur bat barre egiteko. Eta eskerrak, bestela nola jasan inguratzen gaituen petralkeria guztia?», adierazi du.

Katixa Agirrek ikus-entzunezko komunikazioa ikasi zuen Leioan eta gidoigintza Madrilen. Orain Publizitatea irakasten du EHUn.

Gizakien larrialdiak, interes- -talkak, komunikazio-arazoak, harremanen arrakalak azaltzen dira ipuinotan. Sua falta zaigu izenburua, berriz, era honetara argitu du idazleak: «Izen hori duen ipuinean nerabezaroaren metafora gisa uler daiteke, bai. Haurtzarotik ateratzear zauden garai horretan badirudi mundu berri bat duzula eskura, ezerk ez zaituela geldituko, baina errealitatea inposatzen da: eragozpenak, mugak, debekuak... nahiko garai frustrantea da».

Ipar Amerikako ipuingileak oso gustuko ditu. «Egia da nahiko anglo-zalea naizela. Estatu Batuetatik, tradizio errealistako guruez aparte, azken hamarkadetan publikatu dutenak gustatzen zaizkit, David Leavitt edo Lorrie Moore, kasu».