Elkar Fundazioa
HARAGIAREN GAUAK ETA EGUNAK
Orbetarren sagako bigarrena dakar Joan Mari Irigoienek
2009-09-04
  Hemeroteka
Berria (2009-09-04)
Berria (2009-09-05)
Deia (2009-09-18)
Diario Vasco (2009-09-05)
Gara (2009-09-05)
Irutxuloko hitza (2009-09-05)
Noticias de Gipuzkoa (2009-09-05)

Hemeroteka
Albisteak Fundazioa
(2009-09-05)

'Orbetarrak' trilogiako bigarren liburua 1936ko gerra atariraino iristen da

«Nobela esijentea» omen da, «baina publiko guztientzako modukoa». Seme-alabei dagokienez, Damaso ateo bihurtzen da, eta Gabino fraide


Felix Ibargutxi/ DONOSTIA
ARGAZKIA: Mikel Fraile


Orbetarrak trilogiako bigarren liburua plazaratu du Joan Mari Irigoienek. Oraingoan belaunaldi bat aurrerago egiten du istorioak eta XIX. mende bukaera eta 1936ko gerra zibila bitarteko garaia agertzen da.

Haragiaren gauak eta egunak
hau ere ale lodia da, 986 orrialdekoa eta ohitura den baino letra txikiagokoa gainera. «Argi utzi nahi dut ez nabilela marka baten bila. Ez naiz Guinness-zalea», esan zuen idazleak atzoko aurkezpenean. «Liburua horrela egin badut, izan da istorioak arnas luzeko zerbait eskatzen zidalako. Ni, berez, orain haikuetatik gertuago nago, halako prosa trinkotik baino».

«Nobela esijentea» omen da, baina «irakurle guztientzako moduko liburua egiten» saiatu da Irigoien, «espezialistentzako liburua egin beharrean».

Familia ugari baten gainean eraikita dago kontakizuna: bi guraso, sei seme-alaba eta beste haur bat, sei hilabetez bakarrik bizi dena, baina «klabea dena nobela ulertzeko», Irigoienen hitzetan.

Amak Regina du izena. «Sinetsita dago Ama Birjina agertuko zaiola noizbait, eta 1931n, Ezkioko agerpenen berri aditzen duenean, hara joaten da, baina han ikusitakoarekin sekulako disgustoa hartzen du, burua galtzerainokoa», esan zuen idazleak.

Aitak Nazario du izena. «Izaera gogorrekoa da. Ezerezetik sekulako inperio eknomikoa sortu du. Agintzailea da eta politikaz balia-tzen da bere interesak defendi-tzeko». Izeba Ernestina, berriz, etxeko hezitzailea izango da.

Amamak Ursula du izena. Naziarioren izeba da berez. «Etxeko giro erdal horretan, bera da euskal irla».

Seme-alabei dagokienez, istoroan zehar gero eta garrantzi handia hartzen dute Damaso eta Gabinok. Bata ateo bihurtuko da, bestea euskaltzale eta fraide.

Hain zuzen ere, hirugarren eta azken liburuak bi anaia hauek izango ditu ardatz.

Irigoienek Joseba Jaka zenari eskaini dio liburua, eta atzoko aurkezpenean beste bi lagun izan zituen gogoan: bata, «poeta adiskide min bat, gaixoaldi luze baten bukaera ikusten ari dena»; eta bestea, «Anjel Mari Elkano, preso dagoena eta hor sekula egon beharko ez lukeena. Orereta ikastolan lankide izan nuen».