|
HAMABOST ZAURIZauriz betetako ipuinak idatzi ditu Karmele Jaiok 2004-09-30 |
Hemeroteka Argia (2004-10-17) Berria (2004-10-01) Berria (2004-10-09) Correo (2004-12-08) Deia (2004-10-01) Deia Ortzadar (2004-11-02) Diario de Noticias (2004-10-09) Diario Vasco (2004-10-03) El Pais (2005-07-09) Eremulauak (2005-03-06) Gara (2004-10-01) Hator (2004-10-02) Nontzenberri (2004-10-09) |
|
Hemeroteka |
||
|
||
|
Karmele Jaioren 'Hamabost zauri' liburua aurkeztu
du berriki Elkar Argitaletxeak IRUÑEA
Binakako bakardadea, komunikazio-inkomunikazio
arazoak, desiraren eta errealitatearen arteko amildegia
gai horietatik
abiatu eta elikatzen dira hamabost istorio hauek. Argitaletxetik adierazi
bezala, "hasperen baten atzean egon daitezkeen pentsamenduak hitzen
bitartez irudikatuz, burutik pasatu baina esan gabe geratzen diren esaldiak
azaleratuz". Giza harremanen eremu labainkorrean eroso baina tentuz mugitzen daki egileak, pertsonen barrunbe ezkutuetan arakatzeko, gure nahi eta ezinak begirada zoli bezain delikatuarekin agertzeko. Ahots berri bat ateratzen da hemen euskal narratibaren plazara. Elkarretik esan bezala, "Talentua, nortasuna eta sentiberatasuna erakusten dituen ahotsa, irakurleen buru-bihotzak inarrosten jakingo duena". idazlea Karmele Jaio Gasteizen jaio zen 1970ean. Informazio Zientziak ikasi zituen eta kazetaria da lanbidez, egunkari batean lehen eta komunikazio-bulego batean orain. Zenbait ipuin-lehiaketa irabazi baditu ere, hauxe du lehenengo liburua. Berriki Igartza Saria eskuratu du, idazle gazteentzako beka, eta horren laguntzari esker bere hurrengo liburua izango dena ari da idazten: Amaren eskuak . "Betidanik gustatu zait idaztea baina nahiko berandu hartu nuen modu serio batean idazteko ohitura. Esan daiteke azken lau-bost urteetan izan dudala aukera urteetan gordetzen joan naizena idazten hasteko. Orain arte ipuinak idatzi ditut bakarrik eta hauekin zenbait sari irabazi ditut", dio idazleak. Azken bost urteetan zenbait ipuin idatzi
baditu ere, liburuko ipuin gehienak, bat edo bi kenduta, 2003. urtean
idatzitakoak dira. Azken urte honetan hartu dio gustu gehien idazteari,
eta hori gehiago irakurtzearekin batera etorri dela dio. Beraz, liburua
ez da urtetan idatzitako ipuinen bilduma bat, azken urtekoak dira gehienak.
Hala ere idazleak esan bezala, "aurretik idatzita nituen ipuin horiek
oraingoak idazteko entrenamendua izan direla. Eta espero dut oraingoak
gerokoen entrenamendu izatea".
|
||