Elkar Fundazioa
HABITAT
Katixa Agirrek helduentzat idazten duen bigarren literatur lana
2009-02-20
  Hemeroteka
Aizu (2009-03)
Aldaketa 16 (2009-03)
Argia (2009-03-29)
Berria (2009-02-21)
Berria (2009-04-12)
Bizkaie (2009-03-30)
Bizkaie (2009-02-21)
Correo (2009-05-16)
Deia (2009-02-21)
Diario Vasco (2009-02-21)
El Diario Vasco (2009-04-10)
Gara (2009-02-21)
Nontzeberri (2009-02-21)

Hemeroteka
Albisteak Fundazioa
(2009-02-21)

 

"Gaur egungo familia eredu berriak isladatzea nuen helburu 'Habitat' liburuan"

Bigarren ipuin bilduma kaleratu berri du Katixa Agirre, Igartza bekaren laguntzari esker: Lan berri honen izenburua 'Habitat' (Elkar) dugu, sei istorio desberdinez osatuta. Aukeratutako protagonistak gauza bat dute amankomunean: Etxea. Bizitzeko leku baten beharrizana

Sandra Atutxa
ARGAZKIA: Javi Zabala

Zer da etxea guretzako? Erantzun desberdinak bilatzen diogu galdera honi: Aterpe naturala, gotorleku sekretua, maitasunerako habia, independentziaren eremua, bakardadea goxorako abagunea... azken finean, etxea gure habitat naturala da. Baina gehiago ere bada. Gaur egun luxuzko produktu bat ere. Gai hau jaso du Katixa Agirrek (Gasteiz , 1981) bere lan berria sortzeko. Orain dela bi urte kaleratu zuen bere lehen ipuin -bilduma Sua falta zaigu . Urte berean plazaratu zuen haurrentzako kontakizun bat ere Paularen seigarren atzamarra.

Zenbaiteraino baldintzatzen du etxeak, zure pertsonaien bizimodua?

Gu guztiok baldintzatzen gaitu. Etxebizitza bat aukeratzerakoan bizi-tza-estilo bat aukeratzen ari gara. Ez da gauza bera lagunekin pisua konpartitzea, edo bakarrik bizitzea, edo gurasoekin.

Etxea, mila istorioren kokalekua izateaz gain, gure gizartearen ikonoetako bat ere bada, ezta?

Esan genezake nire belaunaldiarentzat, obsesio bihurtu dela. Gaur egun gazte asko hipotekak ordain-tzeko arazoekin ikusten dute beraien burua. Erosi edo alokatzen duzula ere, prezioak eskuraezinak izan dira orain arte. Antsietate izugarria sortu du horrek. Normala da oinarrizko beharrizana dena luxuzko prezioekin izatea?

Zer da liburu honen bidez azaleratu nahi duzuna?

Nire inguruan somatzen den obsesio hori jaso dut lan honetan.

Emakume gazte baten ikuspuntutik.

Bai nire ikuspuntua eta nire inguruan mugitzen diren pertsonen istorioak ere agertzen dira honetan.

Autobiografikoa da?

Ez, ez da nire errealitatea, guztiona baizik. Liburuan bizi, ikusten eta entzuten dudana agertzen da.

Igartza saria eman zizun proiektuaren garapena da 'Habitat'. Aldatu al da hasierako asmoa idatzi ahala?

Ez dut uste aldatu dudanik. Idatzitako hasierako ideia oso orokorra bai-tzen. Baina aldaketak egon dira, izenburua bera aldatu dut. Planteatu nituen pertsonaiak gazteak ziren denak, baina gero konturatu naiz adin guztietako jendeak dituela etxebizitzarekin arazoak. Horregaitik lan honetan adin guztietako pertsonak dira protagonistak.

Igartza bekak lagundu dizu literatura munduan sartzeko?

Bai, ona da. Ez dakit beka bat izateak baldintzatuko duen salmentak. Baina argi dago beka batek bai baldin-tzatu duela nere idazketa prozesua.

Aurreko bilduma -'Sua falta zaigu'- harrera hona izan zuen, bai kritikaren bai irakurlearen aldetik... espero zenuena, gehiago, gutxiago...?

Ez nekien ondo zer espero nezakeen. Nire asmoa liburua idaztea eta irakurleak lortzea zen gehien bat. Egia esateko liburuaren ostean etorri diren gauza on oro oparo gisa hartut ditut.

Nolako harrera espero duzu liburu honentzako?

Ez dakit. Ilusionatuta nago. Liburu borobilagoa da. Idatzi dudanean helduago aurkitu naiz; bai idazketan eta ipuinen garapenean ere. Lan handiagoa ere badago. Oraindik harrera handiagoa izatea gustatuko li-tzaidake baina harrera bera lortzen badut konformatzen naiz.

Erantzunkizun aldetik handiagoa da bigarren lan hau, edo lasai zaude?

Lasai nago, nere buruarengan konfiantza handiagoa daukat. Gainera uste dut aurreko liburuaren maila gainditu dudala. Era berean badakit, bigarren liburua dela, eta lehenengo liburu batean justifikatuta edo barkatu daitezkeen gauzak ezingo direla justifikatu oraingoan. Baina hori ona da: liburua bere horretan irakurria eta epaitua izatea espero dut. Eta ez idatzi izan den zirkunstantzien arabera lan honen gainean.

Zure liburu hau nori dago zuzenduta, gazteei?

Ez. Edozein pertsonari. Nire adin inguruan dagoen jende hori hurbilago sentituko da. Edozein pertsonentzako izan daitekela interesgarri liburuan jorratzan dudana.

Etxea ez da bakarrik bizitzeko leku bat, istorio desberdinak ematen dira horretan.

Denok dugu familia bat eta denok bizi gara etxe baten. Bakoitza bere istorioa dauka.

Gaur egun familia eredu inoiz baino ugariagoak dira, hori ere agertzen da lan honetan, ezta?

Bai. Azken belaunaldian gauzak asko aldatu dira eta garapen hori ere isladatu dut liburu honetan. Aita, ama, alaba eta seme batez osatutako familiak ez da agertzen ipuinetan, edo agertzen bada, deskonposizio prozesuan ageri da. Lan honetan dibortsiatu asko agertzen dira. Bakarrik bizi den jendea, edo umerik gabeko bikoteak, edo familia monoparentalak osatzen dituzte. 'Katalogo' itxura saihestuz, gaur egungo familia eredu berriak isladatzea nuen helburu Habitat liburuan.

Ze sentimentu mota daude?

Denetarik, azken finean agertzen direnak pertsonak dira beraien alde ilunekin. Sentimendu positiboak, negatiboak, elkartasuna, beldurra.

Umorea edo drama?

Pizka bat denetarik.

Pozik zaude lortutakoarekin?

Momentuz konforme nago, ez dakit hemendik bi hilabetera liburua gorrotatzen hasiko naizen.

Horrelakoak gertatzen dira?

Bai, baina hori ona da. Horrek esan nahi du burua beste liburu baten duzula. Oraindik ez diot bizkarra eman, konfiantza daukat beregan.

Zerbait berria daukazu buruan?

Bai. Gazteentzako nobela bat idatzi nahiko nuke. Abenturazkoa. Zerbait desberdina. Ipuinak jorratu ditut, aro baten fruitua izan da eta hori bukatu da, orain beste eremu baten bila noa.

Bizitzan dauden aldaketak nabariak dira norberak idazten dituen liburuetan.

Bai, dudarik gabe. Bizitzaren garapena norberak idazten dituen lanetan isladatzen da. Helduago sentitu naiz oraingoan eta ziur nago hurrengo liburuarekin konfiantza gehiago lortuko dudala.