|
FUNANBULISTADesoreka taldearen bigarren diskoa kalean da 2008-05-08 |
Hemeroteka Berria (2008-05-11) Bizkaie (2008-05) Deia (2008-05-13) Diario Vasco (2008-10-03) eitb 24 (2008-05) Gara (2008-05-09) Nontzeberri (2008-05-09) Noticias de Gipuzkoa (2008-05-09) Oarsoaldeako Hitza (2008-05-04) |
|
Hemeroteka |
||
| ||
|
«Funanbulistak bezala, gu ere oreka bilatzen
saiatu gara disko honetan» Marta San Sebastián Zuen bigarren disko luzea da 'Funanbulista'. Nola jaio da? Gure lehenengo diskoak 'Desoreka' izena zuen, 2005 urtean kaleratu zena. Kontzertu bira egin ondoren, Oiartzungo Kilometrotan egin genuen azken kontzertua. Hortik aurrera 'Funanbulista' diskoa izango zena prestatzen hasi ginen. Aurkeztu berri dugun lana, beraz, lokalean, musika sortzen, egonaren ondorioa da. Rock gogorraren ildoan jarraitzen duzue? Disko honek ezberdintasunak ditu aurrekoarekin konparatuz. Aurrekoak bi ildo jorratzen zituen. Batetik, rock gogorra zegoen, baina funky eta 70. hamarkadako influentziekin uztartzen genuen. Azkenean, modu natural batean gainera, rockaren ildoari heldu diogu. Hamaika abesti biltzen ditu disko honek eta esan daiteke rock gogorreko diskoa atera zaigula. Baina rockaren sigla horien azpitik, zein influentzia dituzue? Orokorrean rock gogorra bezala definitu daiteke, Amerikako Estatu Batuetan hard rock esaten dutena. Metal doinuak ere sumatu daitezke. Zer dela eta hartu duzue rock gogorrarekin identifikatzeko erabakia? Oso modu naturalean definitu gara, abestiak sortzen joan ginen eta ildo hori gogoko genuela atera da diskoa horrela. Hala ere, badago datu esanguratsu bat, nire ustetan. Kilometroetan kontzertua eskaini ondoren, gure baxu joleak, Asier Suspek taldea utzi behar izan zuen. Orduan, baxu jole berria sartu zen taldean, Iraitz Moltalvan. Orduntxe hasi ginen disko berria prestatzen eta bere ekarpenak garrantzitsuak izan ziren taldearen norabidea zehazteko orduan. Talde baten barruan aldaketa txiki bat egoteak beti ere eragina dauka, eta gure kasuan hala izan dela uste dut. 'Funanbulista' izenburua aukeratu duzue lanarentzat. Zer transmititua nahi izan duzue? Diskoko abesti gogor bat da eta nola sonatzen duen gustatzen zitzaigun. Gainera, abesti horren izenak aukera eman digu diskoari estetika bat emateko ere, askotan oso garrantzitsua izaten dena. Horrela, orokorrean zentzu bat hartu du lanak edo ikuspegi batetik begiratu daiteke. Desorekaren aurkakoa da oreka, funanbulistaren oreka, ezta? Bai, hori da, joko hori egin dugu. Funanbulistak azken finean oreka bilatzen saiatzen diren pertsonak dira eta gu ere, uste dut, horretan gabiltzala bigarren disko honekin. Urtetako esperientziaren ondoren ikasi duguna barneratu eta Desorekaren soinu propioa bilatzen. Esan digute disko honetan ikusi daitekeela taldearen heldutasuna. Oraindik bi disko bakarrik atera ditugu, oso gutxi da, baina agian dagoeneko Desorekak hartu du doinu propio bat. Lehenengo diskoarekiko dezente urruntzen al da? Azken finean, lehen diskoa beti konpilazio edo abesti askoren bilketa bat izaten da. Maketako abestiak gehitu genituen, hiruzpalau urtetan konposatutako kantuak. 'Funanbulista' diskoan, berriz, urte betez zentratuta egon gara eta elkarren artean lotura duten abestiak egin ditugu, disko homogeneoagoa da. Agian hori da hitza; homogeneoa. Negu Gorriak taldearen 'Itxoiten' abestiaren bertsio bat eginduzue, ezta? Zuzenekoetarako ideia bezala sortu zen, bertsio bat egiteko asmoa genuelako. Euskal talde baten bertsioa egiteko ideia sortu zen eta gure garaian Negu Gorriakek asko markatu gintuenez, eta 'Itxoiten' abestia gustatzen zitzaigun. Bertsio bat egitea pentsatu genuen. Abesti hori mito bat da. Oso aldatuta dago eta esango nuke eguneratuta dagoela, 90eko hamarkadatik gaur egungo soinura. Letrei dagokienez, zertaz hitz egiten dute gainontzeko abestiek? Letra mota ezberdinak aurki daitezke, ez dituelako pertsona bakar batek idazten eta hori aberasgarria da. Alde batetik, gure inguruan gertatzen diren gaiei buruzko salaketak daude, egunerokoan ikusten ditugunak. Pertsonen kontzientzia ukitzen saiatzen gara abestiekin, lo ez geratzeko. Bestetik, abesti intimo edo pertsonalagoak daude, barne prozesuei buruz hitz egiten dutenak, agian konplexuagoak. Zuen diskoetan zerk du garrantzia gehiago, musikak ala hitzek? Konposaketa prozesuan beti musikak hartzen du lehentasuna, baina diskoan saiatu gara letrari bere lekua eta bere garrantzia ematen. Nola joan da grabaketa prozesua? Andoaingo Garate estudioetan grabatu dugu diskoa, eta teknikari lanetan aritu da Haritz Harreguy, eta nahasketan ere berak egin ditu. Hiru aste aritu gara grabaketa lanetan. Pentsatzen genuen denboraz ondo ibiliko ginela, baina gero nahiko justu ibiligara. Hala ere, emaitzarekinoso gustura gaude. Orain promozioaren txanda iritsiko da, diskoa ezagutzera emateko Egia esan irrikaz gaude. Diskoarekin abesti baten bideoklipa ere aurkeztu dugu eta interneten ikusgai dago. Kontzertuak emateko zain gaude eta jendeari ea zer iruditzen zaion ezagutzeko gogoz. |
||