|
Katixa Agirreren ausardia
'Sua falta zaigu' liburua argitaratu dau
Denpora
tarte luzean idatzitako ipuinak dira eta hasieran bildur nintzan ia oso
desbardinak izango ziran alkarren artean baina laster konturatu nintzan
bide berean joiazala eta antzeko sentimentuak erakusten zirala ipuin danetan,
batez be zeozer falta danaren sentsazinoa. Azken ideia horretan
topau daiteke Katixa Agirrek (Gasteiz, 1981) Elkarren eskutik atara barri
dauen liburuaren izenburua: Sua falta zaigu. Xabier Mendiguren
editorearen esanetan, liburu honek erakusten dau benetan idazle
baten aurrean gagozala. Harago joaten be ausartu da eta Katixa euskal
literaturako idazle handietako bat izango dala aurreratu dau. Julen Gabiria
idazlea be izan da liburuaren aurkezpenean eta Agirreren ausardia azpimarratu
gura izan dau. Idazle batek lotsabakoa izan behar dau eta Katixaren
Gauez eta azpikeriaz bloga ezagutu nebanean konturatu nintzan
ezaugarri hori eukala.
Nobelea baino, idazleak gurago dau ipuinak idaztea, akaso lan gitxiago
eskatzen dabelako eta arinago idazten diralako. Ipuin bakotxean
beti dagoz pertsonaia bi eta ipuinetako pertsonaien artean ez dago ia
ezelako parekotasunik, sentimentuak ezik. Gai nagusia giza
hartu-emonak dira eta horren inguruan sortzen ditu Agirrek istorioak,
serioak eta, aldi berean, barre egitekoak, dino Gabiriak.
|