|
HAMABOST ZAURIZauriz betetako ipuinak idatzi ditu Karmele Jaiok 2004-09-30 |
Hemeroteka Argia (2004-10-17) Berria (2004-10-01) Berria (2004-10-09) Correo (2004-12-08) Deia (2004-10-01) Deia Ortzadar (2004-11-02) Diario de Noticias (2004-10-09) Diario Vasco (2004-10-03) El Pais (2005-07-09) Eremulauak (2005-03-06) Gara (2004-10-01) Hator (2004-10-02) Nontzenberri (2004-10-09) |
|
Hemeroteka |
||
|
||
|
Sendatu gabeko zauriak Mariantonia ARTANO/ DONOSTIA «Hartu liburua eta irakurri ipuin bat. Gustatuz gero, jarraitu; ziur nago harrapatuko zaituztela». Gonbidapen horrekin adierazi du Xabier Mendiguren Elizegi, Ekarreko editoreak, erakargarria dela Karmele Jaio gasteiztarrak idazti duen lehenengo liburua: Hamabost zauri. Errealitatetik ikusi edo sumatutako istorioak islatu ditu Jaiok, 15 zauri irekirekin osatu du liburua: «Bizitzak edo pertsonek eragindako zauriak, batzuk orbaindu daitezkeenak eta beste batzuk kronikoak direnak, baina ipuinetan denak irekita agertzen dira». Idazle moduan «heldutasun harrigarria» erakutsi du Karmele Jaiok lehen argitalpen honekin, Mendigurene Elizegiren hitzetan. Ez hori bakarrik, giza harremanen ezagutza sakona ere islatzen duela uste du komunikazio inkomunikazio arazoak nola jorratu dituen ikusita. Bikoteen bakardadea, jeloskortasuna, insatizfakzioa... lagunekin eta maiteekin sortzen diren arazo eta ezin ulertuak kontatzen ditu.Giza harremanetan izaten diren oztopoak dira protagonista, beraz; «burutik pasatu eta esan gabe geratzen diren hitzek barruan eragiten duten zauria azaltzen saiatu naiz; edo hasperen baten atzean egon daitezkeen pentsamenduak irudikatzen». Kasu gehienetan protagonista bikoteak badira ere, ez da Jaioren helburua izan hori; azaldu duenez, gizakien arteko komunikazio arazoen bila jo eta bikote harremanetan topatu du «komunikazio arazoen harrobi emankorra». Istorio bakoiza ezberdina da. Adibidez, adinaren aldetik, mutil koskor baten udako maitasun istorioa kontatzen da eta baita 60 urteko emakume baten love story-a ere. Gizarte maila ezberdinetako jendearen gorabeherak ere narratzen ditu: «Badago familia dirudun baten istorioa eta bada go auzo txiro batean bizi den neska baten istorioa ere». Emakumeak eta tonu tristeak protagonista Ipuin guztiak lotzen ditu gaiak, baina horretaz gain, badira antzekotasun gehiago ere: Ipuin denak «nahiko urbanoak» dira Jaiok esan duenez eta orokorrean tristeak; gainera, kontakizun gehienetan emakumea da protagonista. Ipuinen tonua tristea dela eta Jaiok adierazi du errazagoa zaiola kontu tristeak idaztea: «Bizitzako gauza tristeak edo zauri bihurtze direnak ipuinetarako gordetzen ditut».Bestalde, protagonista gehienak emakumeak izatea ulergarria dela erakutsi du Jaiok; emakumea den aldetik errazago egin zaio ikuspegi horretatik idaztea. Eta gainera, hautu bat dela aitortu du «askotan ezkutuan geratzen delako, ez bakarrik literaturan, beste alor batzuetan ere bai». Estilo aldetik «argitasunaren alde» egite aldera bilatutako sinpletasunera jo duela azaldu du Jaiok, ez du hitzekin «malabarismorik» egin, irakurlearekin gertutasuna lortze aldera. Lehengo liburua du Hamabost zauri, ez azkena ordea. Izan ere, duela gutxi jaso du Igartza Saria, idazle gazteentzako beka Amaren eskuak nobela proiektuarekin, eta buru belarri ari da lan horrekin. Halaber, idatzitako ipuinekin sari bat baino gehiago irabazi ditu Karmele Jaiok eta horietako bi liburu honetan sartu ditu.
|
||