|
URTEBETE ITSASARGIAN36ko gerran girotu du eleberria Miren Agur Meabek 2006-10-30 |
Hemeroteka Berria (07-06-16) Berria (2006-10-28) Berria (2006-12-24) Bizkaie (2006-10-28) Diario Vasco (2006-10-28) El Diario Vasco (2007-11-05) El Pais (2006-11-20) Gara (2006-10-28) |
|
Hemeroteka |
||
| ||
|
Historia handia eta istorio txikiak Miren Agur Meabek 36ko gerraz idatzi du gazteei zuzendutako 'Urtebete itsasargian' nobelan
Irune Berro /BILBO «Bulkada sentimental baten ondorioz» hasi zen idazten Miren Agur Meabe (Lekeitio, 1962) Elkarrek plazan jarri duen Urtebete itsasargian gazteei zuzenduriko nobela. Eusebio Erkiagak idatzitako olerkian oinarritutako Ez zaitez Gernikara joan Lauaxeta antzezlana ikusi zuen Lekeitioko Kale Antzerki Jaialdian, eta «balde bete negar egin ondoren» erabaki zuen 36ko gerrari buruzko nobela idaztea -aurrena BERRIAko Mantangorri gehigarrirako ipuin bat sortu zuen-. Hamahiru urteko Jon izeneko mutiko lekeitiarra du pertsonaia nagusi Urtebete itsasargian lanak, gertaera epiko handia pertsona txiki baten begietatik kontatu nahi baitzuen Meabek. Osaba farozainarekin bizi da Jon, Garraitzetako lurmuturrean (Lekeitioren izen literarioa da Garraitzeta). Eta handik gerrak eta bizitzak beraiekin dakarten samurtasuna eta gordintasuna ezagutuko ditu, beldurra eta ausardia, maitasuna eta gorrotoa, erotismoa eta lizunkeria, heroismoa eta saldukeria, elkartasuna eta zekenkeria... Pertsonaren handitasunak eta miseriak zer diren deskubrituko du, azken batean. Meaberen irudiko «gerra pizti bat da», eta irudi horren inguruan mamituko dira Jonen pentsamenduak, idazleak adierazi duenez. Jonek bere buruari egiten dizkion galderak, halaber, irakurleari luzatu nahi izan dizkio Meabek, nork bere erantzuna eman diezaien: gerrako azken eguna al da bakearen lehen eguna? Iragana lurperatu behar al da? Zergatik gerrak? Gerra guztiak berdinak al dira? «Istorio entretenigarri bat kontatu, eta gazteek gerraren inguruko hausnarketa egitea nahi dut», esan du Meabek. Haren ustetan, «gerra tragedia humano deitoragarria da». 36ko gerrak euskal kultura jipoitu zuela aditzera ematen du nobelan sortzaile bizkaitarrak, gerrak autogobernua eten zuela eta modernitatearekin zerikusia zuen ekimen oro ito zuela.
Gerrako jazoera historikoak Jonen bizipenekin
tartekatu ditu Meabek, eguneroko gauza txikiei lekua egin baitie kontakizunean.
«Ekintza xeheak dira, baina ez garrantzi bakoak», esan du.
Hala, umeen jolasez, Jonen lehen maiteminaz eta gurasoekin duen harremanaz,
farozain lanez eta herriko ohiturez ere idatzi du Urtebete itsasargian
nobelan.
| ||