|
SUA FALTA ZAIGUKatixa Agirrek ipuin bilduma osatu du bere lehengo liburuan 2007-03-08 |
Hemeroteka Aizu (2007-09) Argia (2007-03-25) Berria (2007-03-09) Berria (2007-04-01) Berria (2007-06-09) Bizkaie (2007-03-09) Deia (2007-03-23) Diario Vasco (2007-03-09) El Pais (2007-03-26) El Pais (2007-04-30) Gara (2007-03-09) Gara (2007-05-05) Nontzeberri (2007-03-09) Nontzeberri (2007-03) Noticias de Gipuzkoa (2007-03-24) Sareinak (2009-01-19) |
|
Hemeroteka |
||
| ||
|
Atsekabearen ondorioak Katixa Agirrek pertsonen arteko harremanak jorratu
ditu lehen liburuan bildu dituen narrazio laburretan Irune Berro / BILBO
Ipuin guztiek dituzte pertsonaia nagusi bi, hots, bikote bat ageri da guztietan, «ez bakarrik gizon-emakume bikote sentimentala, baizik lagun artekoa edo bestelakoa». Egilearen esanetan, «giza harremanak oinarri dituzten ipuinak dira, eta beti dago protagonista-antagonista bikoa». Agirreren narrazioek, hortaz, «harreman asimetrikoak erakusten dituzte, eta asimetria horrek eragindako gatazkak». Sua falta zaigu liburuak hiru ezaugarri nagusi ditu, Julen Gabiria idazlearen irudiko. «Lehenik eta behin, ikusten da egileak oso ondo ezagutzen duela giza kondizioa; gizartea, gizakia eta gizakien arteko harremanak. Bigarrenik, ipuinek azpian korrontea dutela iruditu zait; Katixaren ipuinak irakurtzean, azpian idatzi gabeko beste testu bat dagoela nabarituko du irakurleak, igerian doanean azpitik ur hotza igarotzen dela nabaritzen duen bezala». Horrek sentipen bi sorrarazi dizkio Gabiriari: egonezina - «badakizulako beste zerbait dagoela irakurtzen ari zaren horren azpian»- eta idazlearekiko konplizitatea -«azpiko testu horri esker, pertsonaiek baino gehiago dakizulako, eta, beraz, idazlearen pareko sentitzen zarelako»-. Hirugarrenik, barre eragiten duen liburu serioa dela uste du Gabiriak. «Kontatzen dituen gauzak oso serioak dira, eta agerian uzten dute gizartearen hezurdura; barruak ikusten dizkiogu gizarteari liburuan, eta horrek barregura ematen du. Honako gogoetara iritsi naiz: ez dago gauza barregarriagorik serio izatera jolasten den gizartea baino».
Agirrek Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasi zuen EHUn. Harrezkero, hainbat lan izan ditu, hala nola telebistako haurrentzako lehiaketa bateko erredaktore aritu da, bideo jokoetako gidoilari edota enkarguzko biografia pribatuen idazle. Egun, Publizitatea irakasten du EHUn. |
||