|
LONDRES KARTOIZKOA DAUnai Elorriagaren nobela berri bitxia 2009-10-13 |
Hemeroteka Berria (2009-10-10) Deia (2002-02-27) Diario Vasco (2009-10-26) Gara (2009-10-10) Noticias de Alava (2009-10-10) Noticias de Gipuzkoa (2009-10-10) Noticias de Gipuzkoa (2010-02-02) |
|
Hemeroteka |
||
| ||
«Dena ematera atera naiz» 'Londres kartoizkoa da' liburua aurkeztu du Unai Elorriagak, «diktaduraren esentzia» jasotzen duen egitura bereziko nobela Joseba Jaka bekarekin idatzi du, inoiz baino «sozialago», «estilo lehor eta zuzenean» Ainara Gorostizu/ DONOSTIA «Honek titulurako balio du», aurreratu die Unai Elorriagak kazetariei: «Liburu hau errugbi liburu bat da». «Errugbian dena ematera atera behar da, erasora, hiltzera; defentsan jartzen bazara, aurkariak jan egiten zaitu. Ni ere zuzen atera naiz literaturara, aurpegia ematera. Dena ematera». Londres kartoizkoa da liburua aurkeztu du Elorriagak, bere laugarren nobela, Elkar Fundazioak sustaturiko Joseba Jaka bekaren laguntzarekin idatzia. «Liburu hau diferentea da», zehaztu du. Plano intimotik sozial eta kolektibora egin du jauzi SPrako tranbia sarituaren egileak, Xabier Mendiguren Elizegi Elkarreko editoreak argitu duenez. «Gozoak ez diren gaiei heldu die, ausardiaz eta zintzotasunez». «Diktaduren esentzia kontatu nahi nuen», argitu du idazleak. «Gizakiak min emateko eta besteak zapaltzeko eta kontrolatzeko barruan daukan grina horren inguruan egin nahi nuen gogoeta». «Zenbat diktadura pasatu ditugu XX. mendean?». Eta bi minutuan kontaketa azkar bat egin du buruz: Kongo, Ruanda, Hegoafrika, Liberia, Etiopia, Maroko, Mendebaldeko Sahara, Zimbabwe, Uganda... Argentina, Txile, El Salvador, Guatemala, Nikaragua... Kanputxea, Txina, Ipar Korea... Errusia, Errumania, Albania, Alemania, Espainia, Portugal... «eta baita AEBetako agintariek bai bertan eta bai munduan egin dutena ere...». Liburuan ez du diktadura jakin bat kontatzen. «Diktadura desberdinak hartu, elementuak lapurtu eta nire diktadura propioa sortu dut». Eta diktadura horrek desagerrarazi zuen Sora, Londres kartoizkoa da liburuko protagonista. «Liburu guztian agertzen ez den pertsonaia da liburu honetako protagonista». Sora arrebaren zain dago Phineas, hamazazpigarren teilatu gainera igota. «Hogei urte atzera desagertu zen Sora, eta bere kasua bitxia da, gutun bat bidali baitio nebari udan itzuliko dela esanaz». Phineas arrebaren bizitza ikertzen hasiko da orduan, berak gogoratzen duena besteek gogoratzen dutenarekin osatuz. «Zergatik desagerrarazi zuten jakin nahi du, diktadurak zer interes zuen bere arreba desagerrarazteko; eta hori da nobela». Iraganean gertatu ziren diktadurak kontatzeaz gain, hurrengo belaunaldietan eragindako mina ere kontatu nahi izan du Elorriagak: «Bizitakoa, bizi duguna eta biziko duguna kontatu nahi nuen: nik seguru baitakit etorkizunean ere diktadurak edo estatu totalitarioak egongo direla». Gaiak berak estilo soilagoa eskatzen zion idazleari. Aldaketa. «Aurreko liburuetan piroteknia literarioa egiten nuela esan izan didate, eta neurri batean egia da; oraingo honetan estilo horrek ez zidan balio. Estilo soilagoa, sikuagoa, estuagoa, zorrotzagoa, eutsiagoa behar nuen». Lau urte egin ditu nobela idazten, lanketa handiena estiloa bera lortzea izan da: «Horrek erabateko aldaketa ekarri du». Oraingo estilo hau bere izaeratik gertuago dagoela dio. «Gu berez askoz ere sikuagoak gara hitz egiten, zuzenagoak». Umore beltza, ironia beltza dago liburuan: «Gu horrelakoak gara». Estiloarekin harritu nahi zuen irakurlea SPrako tranbia-n, eta estilo horri eutsi zion Van't Hoffen ilea-n eta Vredaman-en. Oraingoan egiturarekin harritu nahi du. «Nire liburuak gaixotasun psikikoa daukan pertsona baten burmuinaren antza du», azaldu du egitura deskribatzean. Phineasen kontakizunaren erdian itxuraz loturarik ez duen nobela poliziako bat hasten da, Londresen gertaturiko hilketa bat argitu nahiko duena. «Irakurleak bukaeran ulertuko du guztia».
|
||