|
EUSKAL HERRI IMAJINARIO BATEN ALDESanti Leonék saiakera labur eta zorrotza idatzi du 2008-02-18 |
Hemeroteka Argia (2008-04-13) Berria (2008-02-16) Berria (2008-03-09) Diario de Noticias (2008-02-16) Diario Vasco (2008-02-20) El Diario Vasco (2008-03-14) Gara (2008-02-16) Gara (2008-05-03) Nontzeberri (2008-02-16) |
|
Hemeroteka |
||
| ||
|
«Asmatu dugulako, horregatik existitzen da Euskal Herria» Nazioa jendeak sortzen duela dio Santi Leonek, 'Euskal Herri imajinario baten alde' saiakeran Alberto Barandiaran / Iruñea Euskal Herria nazio asmatua dela, hain zuzen ere, euskal jendea bere burua interpretatzeko eta bere buruari nortasuna emateko ahaleginean aritu delako etengabe, eta, hori, gainera, askatzaile eta emankorra dela. Are gehiago, nazio guztien sorrera horixe dela azpimarratu du Santi Leone (Iruñea, 1972) historian doktoreak Elkar argitaletxearekin atera duen saiakeran: Euskal Herri imajinario baten alde. «Herri asmatua bagara, bai, baina horrek ez du kutsu negatiborik» azaldu zuen atzo, Iruñean bertan. «Hain zuzen ere, nik uste dut horixe aldarrikatu behar dugula: existitzen garela, gure burua asmatu dugulako. Eta asmazio hori etengabekoa da. Euskal liburuak idatziz eta eguneroko bizitzarekin asmatu egiten dugu». Lan honetan, nazioaren inguruko teoriak aztertu ditu Leonek, eta bereziki hiru joera kritikatu ditu: Espainiako Historia Akademiarena, nabarrismo ofizialarena, eta Nabarraldearen ingurukoarena.
Bestetik, «primordialistak» daude. Haren defendatzaileek azpimarratzen dute nazioak eta nazionalismoak asmazio berriak direla, XVIII. mendetik aurrerakoak, baina talde etniko edo hizkuntza taldetan oinarrituta daudela. «Nazionalismoa horregatik sortu da hemen, eta ez Sorian (Espainia). Euskal Herria bere burua asmatzen joan delako etengabe, hainbat egileren bidez». Liburuan, orobat, nazioaren kontzeptuaz jardun
dutenei begira hiru kritika egin ditu egileak. Nafarroan gaur egun nagusi
den nabarrismoari, esaterako, fundamentalismoa leporatzen dio. «Jaime
Ignacio Del Burgok historiari erreparatzen dio beti, egia historikotzat
jotzen du Nafarroa Nafarroa dela esateko». Nabarrade taldearen inguruko
iritzi emaileei ere, antzera. Iraganean aurrekariak bilatzen dituztela,
berreskuratu nahi den estaturako. Leonerentzat, ez da historiara begiratu
behar. «Jendeak horretan sinesten duen momentuan, existitzen da».
|
||