|
HAMABOST ZAURIZauriz betetako ipuinak idatzi ditu Karmele Jaiok 2004-09-30 |
Hemeroteka Argia (2004-10-17) Berria (2004-10-01) Berria (2004-10-09) Correo (2004-12-08) Deia (2004-10-01) Deia Ortzadar (2004-11-02) Diario de Noticias (2004-10-09) Diario Vasco (2004-10-03) El Pais (2005-07-09) Eremulauak (2005-03-06) Gara (2004-10-01) Hator (2004-10-02) Nontzenberri (2004-10-09) |
|
Hemeroteka |
||
|
||
|
Karmele Jaio: «Giza harremanetan sortzen diren arazoak azaldu nahi izan ditut» Pilar IPARRAGIRRE Zer dela eta hartu dituzu bikoteen arteko komunikazio arazoak gaitzat?
Hamabost zauri Amaren eskuak izenburuko nobela baten proiektuarekin
berriki Igartza Saria eskuratu duen idazle gaztea dugu Karmele Jaio, Hamabost
zauri ipuin liburuaren egilea. Eta hain zuzen ere, hamabost bihozmin irudiztatzen
dituzten beste hainbat narrazio laburrekin osatu du Karmele Jaiok bere
aurreneko argitalpen hau. Gaien artean, inkomunikazio arazoak daude: bikoteak
utzi duen mutilaren amorrua, nola seme-alabek zapuztu dezaketen bakardadean
bizi den emakume edadetuaren maitemina, guraso kaskarin baten ezustekoa
semeak andregaia aurkezten dionean, hamabi urteko mutiko baten itxaropenen
deuseztapena, batak besteari gauzak garbi esatera ez ausartzeagatik senar-emazte
batzuren arteko desengainua, gauero lanera doan eta egunez lo egiten duen
senarrak bere emaztearekiko daukan kezka, senarra beste emakume batekin
bere ohean aurkitu duen emakumearen erabakia, munduko emakumerik zoriontsuena
izateko gazte batek egin behar duena, bakardadeak beste bakardade baten
bila eramaten duen gizasemearena, senarrak utzi ondoren lagun baten babesa
bilatzen duenaren desilusioa...
|
||