|
SUA FALTA ZAIGUKatixa Agirrek ipuin bilduma osatu du bere lehengo liburuan 2007-03-08 |
Hemeroteka Aizu (2007-09) Argia (2007-03-25) Berria (2007-03-09) Berria (2007-04-01) Berria (2007-06-09) Bizkaie (2007-03-09) Deia (2007-03-23) Diario Vasco (2007-03-09) El Pais (2007-03-26) El Pais (2007-04-30) Gara (2007-03-09) Gara (2007-05-05) Nontzeberri (2007-03-09) Nontzeberri (2007-03) Noticias de Gipuzkoa (2007-03-24) Sareinak (2009-01-19) |
|
Hemeroteka |
||
| ||
| Idazle gazte baten zazpi kontakizun indartsu Pilar Iparragirre Harreman asimetriko samarrak eta korapilotsuak islatzen ditu Katixa Agirre Miguélezek (Gasteiz, 1981) bere aurreneko liburuan. Zazpi kontakizun kaleratu ditu eta istorio horietako baten titulua dauka liburuak izenburutzat, Sua falta zaigu izenekoa. Nerabezaroko desengainuak eta munduak zerbait zor digula sentitzea agertzen dira ipuin horretan. Bihotzondo desatsegin horiek heldutasunean ere geure gainean jarraitzen dute, norbaitek kale egiten digunean, edo guk geuk norbaiti huts egin diogula sumatzen dugunean. Eta arazo horiez guztiez mintzo da Katixa Agirre bere aurreneko lanean azaldutako zazpi ipuinetan: bai haurtzaroan lagun min izandakoarekin gerora harremanak nola hozten diren agertzerakoan, bai besteekiko izan dezakegun estimuaren ahuldadea islatzerakoan, edo harremanik sutsuenak eragin dezakeen amorrazioaren gradua azaltzerakoan. Katixa Agirrek Ikus-entzunezko komunikazioa ikasi zuen Leioan eta gidoigintza Madrilen. Lehiaketa bateko erredaktore telebistan, bideo-jokoetako gidoilari eta enkarguzko biografien idazle izan da. Gaur egun doktoretza egiten ari da EHUn, Lolita pertsonaiaren bilakaerari buruzko tesi batekin. «Literaturan promiskuitatearen aldekoa
naiz erabat» Ipuinez gain, beste literatur generoetan
ahalegindu al zara? Ironia askotxo dago zure narrazioetan. Arrazoia? |
||