Elkar Fundazioa
AMAREN ESKUAK
Ama eta alabaren arteko harremanak nobelatu ditu Karmele Jaiok
2006-02-20
  Hemeroteka
Aizu (2006-04)
Argia (2006-03-12)
Berria (2006-02-23)
Berria (2006-04-04)
Berria (2006-06-13)
Berria (2006-07-08)
Berria (Liburuaren aurrerapena) (2006-02-19)
Deia (2006-07-08)
Deia Ortzadar (2006-05-16)
Diario de Noticias (2006-03-05)
Diario Vasco (2006-02-23)
Diario Vasco (2006-03-03)
Diario Vasco (2006-07-08)
El PaĆ­s (2006-04-28)
Gara (2006-02-23)
Gara (2006-04-28)
Gara Mugalari (2006-03-18)
Noticias de Gipuzkoa (2006-04-28)
Noticias de Gipuzkoa (2006-07-08)

Hemeroteka
Albisteak Fundazioa
(2006-04)

Amaren eskuak

"Amaren eskuak"
Karmele Jaio
Elkar, 2006


M. EGIMENDI

Karmele Jaioren lehenengo nobelak 2004ko Igartza saria jasotzearen ondorioz ikusi berri du argia. Nerea protagonistaren amaren eskuak behin eta berriro agertzen dira istorioan zehar, batzuetan alaba txikiaren kokotsa altxatzen, beste batzuetan ospitaleko izaretan agertzen den izena estaltzen, ingurukoak ez kezkatzea bilatuko balu bezala.

Horrelakoa baita, hain zuzen, orain arte literaturan eta errealitatean ezagutu dugun ama tipikoa, hots, dena barruan gordetzen duena familia lasai ibili dadin. Dena dela, Luisak beste dimentsio bat hartzen du, Nerea eta Xabierren ama izateaz gain, emakumea ere badelako, senarra ezagutu aurretik beste batekin maiteminduta ibili zen emakumea, memoriaren iraganera itzultzean amodio hura berritu duena.

Sentimenduak ugari agertzen dira eleberri honetan, baina idazlea ez da hitz melengetan erori. Jaiok sentimenduak azaltzeko beste bide bat aurkitu du, konparazioek eskaini diotena. Izan ere, oso ondo islatzen ditu, adibidez, barne-barnean ditugun sentimenduak behin eta berriz margotutako armairuaren jatorrizko kolorearekin konparatuz edota izekoaren bat-bateko hitz-jarioa xanpain botila irekitakoan ateratzen den apar geldiezinarekin. Finean, atseginez irakurtzen den nobela da, iragana eta orainaren artean jauzika dabilena, Izaguirre jatetxetik ospitalera eta Luisa amarengandik Nerea alabarengana.