Gazteluma
GAZTELUMA
III. LITERATUR SORKUNTZARAKO BURTSA 2004
OINARRIAK

    MATTIN Megadendak, EUSKALGINTZA ELKARLANEAN FUNDAZIOAren eta EUSKAL KULTUR ERAKUNDEAren laguntzarekin, iparraldeko idazle gazteak euskaraz idaztera lehiatzeko asmoz, Gazteluma, III. Literatur Sorkuntzarako Burtsa sortu du.

Bi urtetarik behin antolatuko da eta 3.000 euroko dirutza emanen zaio, epaimahaiak hautatuko duen eleberria edo ipuin bildumaren idazleari ondorengo oinarrien arabera:

1- Deialdi honetara, narratibazko lanak (eleberri edo ipuin bilduma) egiteko xedeak aurkez litezke, iparraldeko euskara batuan sortuak, beren zati bat edo osotasuna nehon argitaratu gabea dutenak, sarituak izan ez direnak eta beste nehongo idazlan batetik moldatuak ez direnak.

2- Deialdian edonork parte har dezake, 30 urtez petiko adina izanez gero.

3- Lehiaketan parte hartu nahi duen gazteak, hiru aldakitan eta bere benetako izena agerian jarri gabe, honakoak bidali beharko ditu bere idazlan egitasmoarekin batera:

  • Landu nahi duen idazlanaren aipamen laburra, 2-4 orrialdekoa, ezaugarri nagusiak agertuz, hala nola, luzera, estiloa, zergatiak, iturriak, egitura, helburua edo egoki idurituko zaion beste edozein xehetasun.
  • Idazlanaren erakusgai edo lagin bat 15-20 orrialdekoa, ez nahitaez kontakizunaren hasierakoa, baina bai zati bakarra osatzen duena.
  • Gutunazal hetsia, kanpoko aldean idazlanaren izenburua izango duena eta barruan egilearen izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta nortasun agiriaren fotokopia.

4- Idazlanaren egitasmoa 2005ko otsailaren 15erako helbide honetara igorri beharko da:

Mattin Megadenda
III. Gazteluma Literatur Sorkuntzarako Burtsa
San Andres plaza
64100 Baiona.


5- Idazlan egitasmo guztiak ikertuko dituen epaimahaia honako lagunek osatuko dute: Itxaro Borda, Jon Casenave, Piarres Aintziart eta Gexan Lantziri; Peio Etxeberri-Aintxart botorik gabeko idazkari gisa izanez. Talde honek bere hautua 2005ko maiatzaren 15a baino lehen plazaratuko du prentsa komunikatu baten bidez. Mahaikide batek bere lana ezin egina balu, haren ordezkoa beste mahaikideek izenda lezakete. Behar bezainbat kalitatezko lanik ez balitz, dirutza eman gabe utz dezakete epaimahaikoek.

6- Hautatuko den egitasmoaren idazleak delako diru-kopuruaren erdia, epaimahaiaren erabakia jakinaraztean eskuratuko du, eta beste erdia idazlana argitaratzean.

7- Irabazleak, izendapena eskuratu eta gehienez urtebeteko epea izanen du, idazlan amaitua helarazteko. Idazlanaren luzera aldez aurretik xehetzen zaila bada ere, liburua osatzeko heina izan beharko du: 75 bat orrialde gutienez. Bitarte horretan, egileak hastapeneko egitasmoa aldatu nahiko balu, epaimahaikoei jakinarazi beharko die aldaketaren berri eta haien onespena eskuratu beharko du. Arrazoin berezi batengatik epea gibelatzea onar lezake epaimahaiak.

8- Idazleak bere lana helaraziko ez balu edo idazlanaren izaera eta kalitatea, epaimahaiaren iritziz agertu zuen egitasmoaren aldean txarragoak balira, ordura arte eskuratua duen dirua itzuli beharko du.

9- Lagundua izan den idazlanaren jabegoa egilearena izanen da. Alabaina, lan horrek ezingo du beste nehongo diru-laguntzarik edo saririk eskuratu, ez aitzinetik ezta ondotik ere, argitaratu osteko sariak izan ezik. ELKARLANEAN argitaletxeak 2006ko Durangoko azokarako argitaratuko du idazlana "ATURRI: GAZTELUMA" sailean. Bestalde, idazleak bere egile eskubideak ohiko moldean eskuratuko ditu.

10- Epaimahaiaren erabakiak onartu beharrekoak dira, bai idazlearen bai eta antolatzailearen aldetik.

Antolatzailea:

Laguntzaileak: