Elkar Fundazioa
Elkar argitaletxea Ttarttalo argitaletxea Oihuka diskoetxea Sua edizioak Elkar Banaketa Elkar Liburudenda
ALBISTEAK     <     >  

Joseba Jaka literatur bekek 70.000 euro banatuko dituzte ireki berri den V. deialdian
2004-05-05
Joseba Jaka Literatur beken bosgarren deialdia zabaldu da eta Euskalgintza Elkarlanean Fundaziora lanak bidaltzeko epea abenduaren 19ko eguerdia arte egongo da zabalik. Guztira, 70.000 euro banatuko ditu Fundazioak deialdi honetan. 14.000 euroko bi beka irakurle helduentzat idatzitako eleberri edo ipuin bildumentzat izango dira, eta 7.000 euroko beste bi, gutxienez 800 bertso lerrotako hedadura duten olerki lanentzat. Saiakerek eta Haur eta gazte literaturako biek ere 7.000 euroko laguntza jasoko dute. Saiakera arloko lanek saio literarioa izan beharko dute, eta ez tesi moduko azterketak edo zientzia lanak. Lanek gutxienez 150 orrikoak izan beharko dute. Azkenik, haur eta gazte literaturako bekek eleberri edo ipuin bildumak sarituko dituzte, eta 70 orri izan beharko dituzte gutxienez. Aurreko beka deialdietan egin bezala, aurten ere epaimahaikide aldaketa izango da, eta Jon Alonsok beteko du Joxe Austin Arrietak utzitako lekua. Iruñeko idazlearekin batera, Laura Mintegik, Joxe Azurmendik, Koldo Izagirrek eta Juan Kruz Igerabidek osatuko dute epaimahaia.

DEIALDIAREN OINARRIAK


Hemeroteka
Berria (2004-05-05)
Deia (2004-05-05)
Diario Vasco (2004-05-06)
Gara (2004-05-05)


© Elkar Fundazioa.   fundazioa    Eskubide guztiak erreserbatuak.